Emakumea film laburrean 6 film laburren bilduma

martxoa
01
asteartea
19:00
2022
Ortuño

Filmazpit programak, Clermont-Ferrandeko Nazioarteko Film Laburren Zinemaldia eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarlanean, emakumeari eragiten dioten problema anitzez diharduen film labur bilduma proeiktatuko da gaurkoan.

Mobile Homes

  • Vladimir de Fontenay (Frantzia-AEB, 2013, 13’)
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Prostituzio sare batean harrapaturik dagoen gaztea da Ali. Egunak joan eta egunak etorri bizirauten saiatzen da hiri batetik bestera eramaten duten bitartean. Haren semea Alex ihes egiteko modua aurkitu nahi du bizitza hori atzean utzi asmoz.

RAE

  • Emmanuelle Nicot (Belgika, 2012, 19’)
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Aterpearen helbidea sekretua izan behar da bera eta gainerako emakumeen segurtasunagatik. Telefonoak dar-dar egiten du poltsikoan. Rae ikaraturik da. Itzaltzeko eskatzen diote. Zalantzarik gabe, hori egin behar du.

What to Bring to America

  • Christophe Nassif (AEB, 2011, 14’)
  • Hizkuntza: Ingelesa – Amharera
  • Helen, Los Angelesen bizi den emakume etiopiar immigrantea, presio handia jasaten ari da bere familia eta tradizioagatik, alabaren ablazioaren momentua iristear dagoenean. Erabaki bat edo bestea hartu behar du.

Irene

  • Patricia Galucci eta Victor Nascimento (Brasil, 2011, 14’)
  • Hizkuntza: portugesa
  • Irene landa eremuan bizi da bakarrik. Bere ilobak espero ez duen bisitaldi bat egiten dio beste neska batekin. Emakumearen bakardadea eta eguneroko bizitza aztoratu egiten da bikotea agertzen den momentutik. Ustez ahazturik zituen sentimenduak berriz ere loratzen dira.

The Curse

  • Fyzal Boulifa (Erresuma Batua, 2012, 16’)
  • Hizkuntza: arabiera
  • Fatine bere mutil-lagunarekin elkartu da herritik urrun. Ez daki ume bat begira ari dela. Fatinek etxera itzuli nahi du lehen bait lehen, gazteak, berriz, egoeraz probetxu atera…

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatu ohi dira.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira otsailaren 22tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.