Musika galduaren bila Eneko Etxebarrieta

urtarrila
02
asteazkena
12:00
2019
Ur-biltegia

Gabonetan Jai zikloaren saio honetan Eneko Etxebarrietaren lan berria ezagutzeko aukera egongo da: Musika galduaren bila.

Eneko Holmes munduko detektiberik ospetsuena, inoiz izan duen kasurik zailenari aurre egin beharrean dago: “musika galduaren kasua”. Planeta musikarik gabe geratu da eta bere bila joateko, abentura eta topaketa fantastikoz beteriko bidaia fantastiko bat egin beharko du espazio eta denboran zehar. Pistarik emango digute Historia Aurreko leize-zulo batean? Antzinako Egiptoko piramideetan? Grezia Klasikoan? Agian Erdi Aroko monasteioren batean? Mozartek zerbait al daki? Far West-en?… Baina garrantsitzuena: zergatik geratu gara musikarik gabe?

Ikuskizuna 4-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta 50 minutuko iraupena du. Ateak 11:45ean irekiko dira.

Ikuskizunaren ostean Goian proiektuaren eskutik Musika Tailerra egongo da.  Jarduera honek mugimendua eta abestiak uztartuko ditu eta publikoaren parte-hartzea bilatuko du.

Parte hartzeko gonbidapenak Oihanederren harreran egongo dira eskuragai abenduaren 17tik aurreraPertsona bakoitzeko gehienez 4  gonbidapen banatuko dira: 2 ume + 2 laguntzaile. Gonbidapenak agortu egin dira.

Umeek gurasoak edo beste heldu batek lagunduta egon behar dute.