Maiatzean, poesiak paperari, liburuei eta pantailari ihes egingo die, eta kometa baten antzera, Araba eta Gasteiz hegan zeharkatuko ditu Oihanederren lur hartu arte: Poetak Maiatzean 2018
Gaurko mintzaldi, poema-errezitaldi eta abesti-entzunaldi honen asmoa da ibilbide labur arin bat egitea Gerardo Markuletaren poesiaren gainean, zenbait kantautorek musikatu, eta abesti bihurtu dizkioten poemen bitartez. Eta bide batez, galdera honi erantzuten saiatuko da: Nola bilakatzen da poema bat kantu?
Gerardo Markuleta, oñatiar aspaldi gasteiztartu hau, poeta da, eta literatura itzultzailea. Sei poema-liburu argitaratu ditu, azkenak Ezjakintasunak eta Denbora bere lekura.
Haren poema asko abesti bilakatu dira Jabier Muguruza, Mikel Urdangarin, Txomin Artola, Anje Duhalde eta besteren doinu eta ahotsetan