Josune Arakistain

urtarrila
18
osteguna
19:00
2018

Zer galdetuko zenioke Huntza taldeko trikitilaria eta abeslaria den Josune Arakistaini?

SolasAlean elkarrizketa irekien zikloak emakume sortzaile gaztea gertuagotik ezagutzeko proposamenarekin abiatuko du urtea. Oraingoan saioa “Eraldaketa sortzaileON afera” egitasmoarekin elkarlanean antolatu da. Horiek horrela egitasmo honen sustatzaileak diren Irantzu Lekuek eta Olatz Alonsok gidatuko dute elkarrizketa. Hori bai, betiko moduan publikoak nahi beste galdera egin ahalko ditu.

Elkarrizketa irekia 19:00etan izango da Ortuño aretoan. Elkarrizketan esandakoak ALEAn argitaratzeaz gain “Eraldaketa sortzaileON afera” egitasmoan ere bilduko dira. Sarrera irekia da lekua bete arte.

SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA komunikabideak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena. Kazetarien-elkarrrizketa gidarien galderez gain, publikoak egindakoak ere erantzuten dituzte gonbidatuek. Orain arte Gorka Urbizu, Garbiñe Biurrun, Kike Amonarriz, Josebe Iturrioz, Ane Irazabal, Juan Jose Ibarretxe, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx ”, Maialen Lujanbio, Gemma Zabaleta, Iñaki Perurena, Zuriñe Hidalgo, Jone GoirizelaiaAlberto Zerain, Sabin Salaberri, Jokin Bildarratz, Toti Martinez de Lezea, Andoni Egaña, Aitziber Garmendia eta Olentzero eta Mari Domingi izan ditugu gurean SolasAlean.