Nebbian Hariak

urtarrila
25
osteguna
19:30
2018
Vitoria-Gasteiz

Nebbian dugu urtarrileko Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista.

Gernikan bizi den Valentina Ridolfi  italiarrak eta Haritz Laboak osatzen dute Nebbian talde akustikoa: Valentina ahotsean eta Haritz gitarra akustikoan. 2014ko udazkenean sortu zen Nebbian proiektua, Gernikako Iparragirre rock elkarteko lokaletan. Ordutik, hizkuntza eta estilo desberdineko abestiak formatu akustiko eta intimista batera moldatzeari ekin dio bikoteak, hauek, beti ere zuzeneko emanaldietan aurkezteko asmoz.

2017an Hariak izeneko lehenengo diska plazaratu zuten. Lanak italieraz, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez abestutako 7 kantu biltzen ditu.

2015ean abiatutako Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuen zikloak ibilbide luzeko zein hasi berri diren musikarien eskaintzaz gozatzeko aukera ematen digu Oihaneder Euskararen Etxeko atrioaren goxotasunean. Kontzertuak hilean behin izaten dira, hileko azken ostegunean zehazki, 19:30ean.