Oihaneder Euskararen Etxearen II. urteurrena ospatzeko (bai, bi urte igaro dira dagoeneko, eneeee!), zer hobe kultura diziplina desberdinak batu eta bertako sortzaileak protagonista dituen euskarazko ikuskizun bat baino?
Laranja bat zaborretan nobelarekin sortu den errezitaldi honetan Patxi Zubizarretak zaborretara botatako istorioak jaso ditu, ahaztutako poemak, halako espiritu kritiko sentsualetik; Pello Ramirezek musikaren hegoak eskaini dizkie; eta azkenik, Mintxo Cemillanek koloretan islatu eta ispilatu du zentzumenen bitartez datorkigun eskaintza sentimental hau.
Bidaia literario eta kritiko bat da. Rilkek zioenez, pertsonok ez daukagu bizitzeko organo egokirik eta hegan egin nahi luketen arrainak baino ez gara. Hala ere, zergatik ez literaturaren bitartez hegan egin?






