urria
05
asteazkena
19:00
2016
Benantzio Iñurrieta soraluzearraren 1936-1940 kartzela aldiko gutunetan oinarritutako proiektuaren aurkezpena egingo du liburuaren egileak, Benan Oregik.
Liburuak, besteak beste, gizartea gutunen garrantziaz jabetzea du helburu. Familia askok dituzte oraindik gordeta garai hartako gutunak, Oregiren ustez 80 urte eta gero ez dago arrazoirik argitara ez emateko. Istorio hauek, partikularrak izanik ere, historia osatzen dute, herri guztiaren historia, milaka izan bait ziren egoera berdinean egon zirenak.
Egileak beste familia asko ere animatu nahiko lituzke euren istorio pertsonalak kontatzera.
Memoria kolektiboa mikro-istoriek osatzen dutelako eta hurrengo belaunaldiei irakatsi behar zaielako orain 80 urte zer gertatu zen, nola bizi izan zituzten egoera gogor haiek gure senideek eta, batez ere, etxera gorrotorik ekarri ez zutela ezagutarazi.
Memoria kolektiboa mikro-istoriek osatzen dutelako eta hurrengo belaunaldiei irakatsi behar zaielako orain 80 urte zer gertatu zen, nola bizi izan zituzten egoera gogor haiek gure senideek eta, batez ere, etxera gorrotorik ekarri ez zutela ezagutarazi.Aurkezpenean liburuaren pasarte politenak kontatuko dira eta amaitzeko entzuleek bertso-kantari amaituko dute, Gerra galdu zutenen omenez. Horretarako Mikel Urdangarin musikaria gonbidatu da aurkezpenera. Hain zuzen ere, berak gidatuko du kantaldia.




