“Dakiguna erakutsiko dizugu” izenburupean UEUk hainbat hitzaldi eskainiko ditu udako ikastaroen testuinguruan.
Gaurkoan ‘Euskal Estatua irudikatzen’ ikerlana aurkeztuko da, eta hortik abiatuz, Euskal Herrian abertzaletasunaren, independentismoaren nahiz estatugintzaren inguruan sortzen diren eztabaidez hausnartuko da. Ikerketa hau UPV/EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak eta Ipar Hegoa Fundazioak egin dute elkarlanean.
Mahai-inguruan honako hizlariek hartuko dute parte: Julen Zabalo, Mila Amurrio, Iker Iraola eta Ane Larrinaga. Laurak EHUko irakasleak, Parte Hartuz ikerketa taldeko kideak eta ‘Euskal Estatua irudikatzen’ ikerlana egin duen taldekoak dira.