Oihaneder Euskararen Etxea

otsaila, 2018

22ots19:3021:00MorauEskilarapeko Soinuak19:30 - 21:00

Ordua

(Osteguna) 19:30 - 21:00

Xehetasunak

Morau dugu otsaileko Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista. Egunsentiak alperrentzat du izena Morauren (Andoni Tolosa) egitasmo berriak. Bertan, azken 10 urtetan amarekin, ia, goizero eta egunsentiarekin batera (gehienetan) egindako paseoen kronika musikatua egiten du. Kronika samur, aldian aldiro, gordina, gaixoaren eta zaintzailearen egunerokotasunarekin erabat lotutakoa, eta kantari hernaniarrari dagokionez, modu umoretsuan azaldua, nahiz eta, zaintza, gaixotasuna, mina, ospitaleak, botikak bezalako gai “potoloez” aritu. Kantaria bakarka arituko da oholtzan, formatu egokia inoiz idatzi dituen kantu intimistenentzat. Musikalki, berriz, betiko ildoei eutsiko die Morauk; folk-pop estiloko kantu melodikoak, lelo indartsukoak eta erraz barneratzekoak. 2015ean abiatutako Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuen zikloak ibilbide luzeko zein hasi berri diren musikarien eskaintzaz gozatzeko aukera ematen digu Oihaneder Euskararen Etxean. Kontzertuak hilean behin izaten dira, hileko azken ostegunean zehazki, 19:30ean. Saio hau lehen solairuko erakusketa gelan izango da. https://youtu.be/9UP58bnJOCA

Erantzun bat utzi

X