Oihaneder Euskararen Etxea

» Agenda » Gasteiztarrak Arraun The World 2017

Gasteiztarrak Arraun The World 2017

Bidaiari, munduan zehar arraunean egiteko prest?

Aurten ere baduzu udako bidaiak argazki eta hitzen bidez non kontatu!

Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek emango dizute horretarako aukera.

Aurten parte hartzeko bi modu izango dira:

  1. Argazki-hizki lehiaketa: hogei argazkidun argazki-sorta aurkeztu behar da eta argazki-sortari eta argazki bakoitzari euskarazko izenburua jarri. Horrekin batera, egindako bidaiaren azalpen laburra bidali behar da oihaneder@oihaneder.eus helbidera. 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta.
  2. Publikoaren gazte saria: bost argazki igo behar dira Instagram-era egindako bidaia deskribatzen duen euskarazko izenburuarekin batera. Horrez gain, #GAW2017 traola erabili eta @gauekoak eta @oihanedereuskararenetxea aipatu beharko dira. 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Argazkiak eta testuak ekainaren 21tik irailaren 21era bitartean, biak barne, bidali edo igo ahal izango dira.

Sariak:

  1. Argazki-hizki lehiaketa: Lau argazki-sorta sarituko dira, 250 € sorta bakoitzeko. Saritutako 4 lanen egileek abenduan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan asteburu pasa irabaziko dute: 2 pertsonentzako bi gautako egonaldia Durango ondoko Garaiko landetxean (150 €)  eta azokan gastatzeko 100 €ko bonoa
  2. Publikoaren gazte saria: Durangoko Euskal liburu eta diska azokan gastatzeko 100€ko bonoa.

Argazki erakusketa eta aurkezpen publikoak: Udazkenean saritutako lau argazki-sortekin erakusketa egingo da Oihaneder Euskararen Etxean (Sorta bakoitzetik erakusketan jartzeko 5 argazki aukeratuko ditu egileak). Berrikuntza gisa pantaila digital batean lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi ahalko dira.

Horrekin batera, irabazleek argazkiekin aurkezpena prestatu beharko dute power-point, prezi edo bestelako euskarrian egindako bidaia kontatzeko. Aurkezpen publikoak Gasteizko lau auzo desberdinetan antolatuko dira euskararen normalizazioaren testuinguruan lan egiten duten GEU, Sarburu eta Zizta elkarteekin elkarlanean.

* Lehiaketaren oinarriak: Oinarriak_GasteiztarrakArraunTheWorld_2017

Bidaiaz gozatu eta guri kontatu!