Oihaneder Euskararen Etxea

apirila, 2018

19api21:3022:30Bufoi ipurterreak VS Titiritero ahoberoakBat-bateko antzerki norgehiagoka21:30 - 22:30

Ordua

(Osteguna) 21:30 - 22:30

Xehetasunak

Aurtengo martxoan eta apirilean Oihaneder Euskararen Etxean, Jose Teran aktorearen gidaritzapean, “Bat-bateko antzerki norgehiagoka” ikastaroa egiten ari dira 15 lagun.

Gaurkoan jendaurrean aurkeztuko da ikastaro horren emaitza. Bi taldetan banatuta eta bat-bateko teknikak erabiliz norgehiagoka bat antzeztuko dute.

Bat-bateko antzerki norgehiagoka antzerki bizia da, eta norbanako eta taldekako sorkuntzan oinarritzen da. Bat-batekotasunarenaren teknika ulertu eta entrenatu eta gero, istorioak sor daitezke eta istorio horietan inprobisatzailea antzerki ekoizpeneko tresna da. Horrela, marrazteko orri zuri bihurtzen da eszenatokia;  eta aktorea, bere istorio propioaren gidoilari, interprete eta zuzendari.

Asmoa euskaraz inprobisatzea eta gozatzea da, inprobisazioaren bitartez mintzamena eta euskara lantzea, baita jolasen bitartez bat-batekotasunaren arauak ezagutzea eta esperimentatzea ere.

Antzerki saio hau Zurrunbilo Euskal Arte Eszenikoen jaialdiaren baitan gauzatuko da.

 

 

Erantzun bat utzi

X