azaroa, 2017

Ordenatzeko aukerak

1aza - 3000:01aza 30- 23:59Azaroa begi-kolpeanAgenda00:01 - 23:59 (30)

Ordua

1 (Asteazkena) 00:01 - 30 (Osteguna) 23:59

Xehetasunak

25aza21:00- 22:00Lur_Zoru. Eszena IPerformance artistikoa21:00 - 22:00

Ordua

(Larunbata) 21:00 - 22:00

Gehiago

Xehetasunak

Emakumeenganako biolentziaren aurkako egunaren tesuinguruan, Gauekoak Elkarteen Federazioak eta Lurburu kolektiboak prestatu duten performance artistikoa da Lur_Zoru. Eszena I delakoa.

Lurburu artista kolektiboak leku bat aurkeztuko du, eta publikoaren kokapenaren arabera gauza bat edo beste ikusiko da. Bertan genero indarkeriaren gaia abiapuntu izanik, ekintza bisual ezberdinak aurkeztuko dira. Instalazio bizia, igarotzeko eskenatokia, leku bat, jendea.

Nola ikusten da mundua perspektiba aldatzen badugu? Zein prisma aukera dezakegu? Non kokatzen gara parean dugunari aurre egiteko?

 

 

26aza19:00- 20:30Porto: Harkaitz Cano & MursegoSaski Naski19:00 - 20:30

Ordua

(Igandea) 19:00 - 20:30

Gehiago

Xehetasunak

Maite Arroitajauregi “Mursego” eta Harkaitz Canoren arteko elkarlan hordigarri honek kantua eta spoken poetry generoak nahasten ditu. 2015eko Zarauzko Literaturian estreinatu zen eta Gasteizen Saski Naski zikloaren baitan gozatzeko aukera izango dugu.

Estimulatzaile legaletan onartuenetakoa da gure artean ardoa. Harreman sozialak sustatu eta pizteko bitartekoa, adikzio galgarria, horditasun gozoa edo  ahazturaren senidea… Ikuspegi eta ertz ezberdin askotatik begira dakioke. Baco jainkoarengandik hasi eta gaurdaino, poeten inspirazioarekin ere lotu izan da sarri.

Porto ardoaren gaia aitzakia hartuta gure gaur egungo bizitzari egindako hurbilpen liriko eta umoretsua da. Horretarako, Fernando Pessoa, Rafa Berrio, Charles Baudelaire, Bessie Smith eta beste hainbat egileren testuetan oinarrituta ondutako kantu eta poemak dakartza, emanaldirako espreski prestatutako konposizioekin batera, eta Mursegok ohikoa duen inprobisazio ahalmena lagun.

In vino veritas dio esaera zaharrak. Baina, umorerik gabe, zertarako balio du egiak? Bertso berriak uzta oneko ardoari jarriak.

Ikuskizuna Saski Naski, sorkuntza artistikoen otzara zikloaren barruan kokatzen da. Ziklo honek Euskal Herrian sortzen diren euskarazko ikuskizun ezberdinen erakusleihoa izan nahi du.

Hilean behin egiten da igande arratsaldetan. Batez ere, literatura, antzerkia, dantza, irudiak eta musika uztartzen dituzten ikuskizunak ditu ardatz; baina ez dizkio ateak ixten beste mota batzuetako proposamenei, beti ere Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroan egingarriak badira.

29aza19:00- 21:00Gure Sor Lekuaren BilaBegi-Belarri, ikus-entzunezkoen zikloa19:00 - 21:00

Ordua

(Asteazkena) 19:00 - 21:00

Gehiago

Xehetasunak

Hazparne, 1956. Ikusmira handiaren erdian, Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumental bat estreinatzen da herriko zineman. Hurrengo hilabeteetan Iparraldeko herrietan, Parisen, San Franciscon edo eta Dakarren proiektatu arren, haren arrastoa misteriotsuki desagertu eta denek ahaztu egingo dute laster.

Hirurogei urte beranduago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasiko da. Komedia-dokumental honetan Josuk detektibe, humoregile eta ikerlari lanak egiten ditu, baina, batez ere Josu izan da.

Frantzia, Argentina, Txile, Kalifornia… bere bilaketa lanetan dokumentaleko protagonistak ere aurkitu ditu: “Beren oroitzapenak entzutea izan da hunkigarriena; pentsa, pelikularen grabaketan elkar ezagutu eta nobioak egin ziren bikote batekin ere hitz egin genuen!”.

Lortuko al du Josuk osorik euskaraz egindako lehen pelikularen kopia bat aurkitzea?

Erantzuna Gure Sor Lekuaren Bila filmak emango digu.

Gidoia eta zuzendaritza: Josu Martinez
Irudia: Hibai Castro Egia
Muntaia: Txaber Larreategi
Musika: Joserra Senperena
Irudi posprodukzioa: Maialen Sarasua Oliden
Audio posprodukzioa: Xanti Salvador
Off ahotsa: Arantxa Iturbe
Produkzioa: Ane Antoñanzas, Koro Etxeberria eta Mireia Gabilondo
Banaketa: Haizea Belza

 

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa 2016an abiatu zen GEU elkartearen ekimenez. Iaz Oihaneder Euskararen Etxea batu zen, eta ordutik elkarlanean antolatzen da. Ziklo honen bitartez hilabetero euskarazko film-dokumental bat eskainiko da. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak asteazkenetan izango dira arratsaldeko 19:00etan. Emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.

 

 

30aza19:30- 21:00Xabi San SebastianEskilarapeko Soinuak19:30 - 21:00

Ordua

(Osteguna) 19:30 - 21:00

Gehiago

Xehetasunak

Xabi San Sebastian dugu azaroko Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista.

Xabi San Sebastianek Donostiako Estudio 4 eta Jazzlen eta Madrilgo Taller de Músicosen burutu zituen musika eta kitarra ikasketak. Izotz plaza taldean kitarrajole eta kantari izan zen hainbat urtez.  1998. urtean  Alboka taldearekin hasi zen kolaboratzen, euskal herriko musikan murgilduz. Euskal Telebistako Hitzetik Hortzera saioan aritu da hainbat urtez, bertso jarriak kantatu eta musikatzen.

2004. urtean bakarkako lehenengo lana argitaratu zuen Orai (No-Cd Rekords) euskal musika tradizionalaren ikuspegi berrituaz. Zine laburmetraientzat musika konposatu eta ekoiztu du. 2005. urtean Euskal Telebistako Euskal Kanturik Onena saioan parte hartu zuen, Xalbadorren Heriotzean txapelketaren kanta irabazlea abestuz eta beste kantariekin batera izen bereko diskoa grabatuz, EKO.

Ondoren beste lan batzuk atera ditu: Ospela (2009), Erraiak (2012) eta kontzertu honetan aurkeztuko duen Zuhaitzak ez du beldurrik (2017).

https://www.youtube.com/watch?v=XnNZCHw44O4

2015ean abiatutako Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuen zikloak ibilbide luzeko zein hasi berri diren musikarien eskaintzaz gozatzeko aukera ematen digu Oihaneder Euskararen Etxeko atrioaren goxotasunean. Kontzertuak hilean behin izaten dira, hileko azken ostegunean zehazki, 19:30ean.