Laboa gertutik bizitzeko musika instalazioa

2016-12-01 / oihaneder

laboa-gertutik-5Mikel Laboa zendu zela 8 urte igaro direnean,  Laboa Gertutik musika-instalazioa Oihaneder Euskararen Etxera  heldu da. UPV-EHUko Mikel Laboa Katedrak musikaria gertuan sentitzeko sortutako espazioa urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai Jovellanos aretoan. Instalazioarekin batera hainbat ekintza antolatu dira, Txoriak dantza ikuskizuna, bisita gidatuak edo Laboaren inguruan egindako ikerketen jardunaldia, besteak beste.

 Laboa musikari ezaguna izan zen, bere jardun artistikoak musikaren mugak zeharkatu eta euskaldunon belaunaldi desberdinen memorian iltzatuta geratu da, sentimendu kolektibo baten adierazpide gisa. UPV-EHUko Mikel Laboa Katedrako Juan Kruz Igerabideren hitzetan “Laboa kantuak harrapaturiko gizona zen eta itsasoa zeraman begietan. Itsaso horretan biltzen zituen kantuaren lilura eta gizakiaren mina. Herri-lur txiki bat dakar tiraka itsaso zabalera, herri baten ezina mundu zabaleko gizakiaren ezinarekin uztartzera”.

 Musika-instalazioa:

erakusketaInstalazioan, Laboaren presentzia espazio xume batean irudikatu nahi izan da: hustutako oholtza bat, bere ahotsa, ez beste ezer asko. Igone Martinez de Luna Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Diputatuak airera botatako galderen erantzunek instalazioaren nolakotasuna jaso dute, “Nola haragiztatu barruan gordean daramaguna? Nola haragiztatu Mikel Laboa? Saiakera honek gertu-gertuko Laboa erakutsi nahi du, eta horretarako, haren izaeraren antza emango dio, hustasunean entzulea biluztuz, I-Pod teknologian ahots doinuak zaldikatuz,  eta plastika, naif zein kubistak, eszenaratuz”.

Proposamenak Laboak bere ibilbidean jorratutako esperimentazio estetikoa azpimarratu nahi du: bere ahotsa unibertso propioaren adierazpen gisa, jolas fonetiko aberatsen bidez, umorea eta ironia tartekaturik, bizitzaren garraztasuna eta edertasunaren adierazpenarekin batera, etenik gabeko jokoan. Igerabidek nabarmendu duenez, “Laboa herrikoi eta mitifikatu bat geratu da herriaren memorian, eta haren joera abangoardistaren isla ahuldu-edo egin da. Artistaren nolabaiteko joera arraro baten irudia geratu da mitoaren baitan. Baina “arrarotasun” hori pixkat bat aztertuz gero, erro estetiko sakonak dituela ikusten da”.

Oihaneder Euskararen Etxeko Iñaki Lazkanok borobildu bezala “Ez da ohiko erakusketa: ikusi egiten da baina batez ere ukitzeko eta sentitzeko musika instalazio bat da”.

Ekintza osagarriak:

laboa_eskuorriabMusika instalazioaren testuinguruan hainbat ekintza osagarri antolatu dira abenduan zehar artista bera eta bere lana hobeto ezagutzeko. “Bihartik aurrera Itziar Zubizarreta, Dantzaz konpainia, Ibon Rodriguez, Ana Gandara, Josune Albisu, Auritz Aurtenetxe eta Juan Kruz Igerabide bera izango ditugu Oihanederren ezagutza horretan sakontzen laguntzeko” azaldu du Lazkanok.

Zehazki, abenduaren 2an inaugurazioaren ostean, Itziar Zubizarreta instalazioaren arduradunak bisita gidatua eskainiko du, 19:00etan. Ordubete beranduago, 20:00etan, Txoriak dantza ikuskizuna egongo da, Dantzaz konpainiak Mikel Laboaren musikarekin, Josu Mujikaren koreografiarekin eta Iñaki Salvadorren aholkularitza musikalarekin sortutakoa. Abenduaren 14an Ibon Rodriguezek Laboaren belarria izeneko saio didaktikoa eskainiko du. Abenduaren 20an Laboaren inguruan egindako ikerketen jardunaldian 3 hitzaldi labur entzuteko aukera egongo da, bakoitza 20 minutukoa. Batetik, Ana Gandarak Laboaren begirada joria hitzaldia eskainiko du. Josune Albisuk Laboaren kanten bidezko harreman-sareak izango ditu hizpide eta Auritz Aurtenetxe Laboaren bide esperimentalaz arituko da. Azkenik, hilaren 22an Mikel Laboa (1934-2008) dokumentala eskainiko da eta proiekzioaren ostean Juan Cruz Igerabidek solasaldia gidatuko du. Dantza ikuskizuna kenduta, ekintza guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

Honez gain, euskaltegietako ikasleei zuzendutako bisita gidatuak ere egingo dira.

Elkarlana:

alea-159x120_laboaEgitasmoa antolatzeko emandako elkarlanarekin pozik agertu da Lazkano, “Horretan sakondu nahi du Oihanederrek, euskararen unibertso txikian dihardugun eragile ezberdinen elkarlanean. Horren adibide, Mikel Laboa Katedrarekin batera, gaur gurekin Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren ordezkariak izatea”.

Ildo beretik mintzatu da Gasteizko Udaleko zinegotzi Iñaki Prusilla, “Euskararen Astean murgilduta gaude, eta elkarteekin batera diseinatu dugun programazioaren barnean Laboa Gertutik ekimena aipagarrienetakoa dela esango nuke. Aste honetan zehar egingo diren ekintzen artean gure hizkuntzari omenaldia egingo diogu, baita euskaldun berriei, Laboari berari edota joan zaigun Izaskun Arrue andereñoari ere. Eta guzti hauen artean lotura argia dagoela ikusten dut, urteko 365 egunetan euskaraz bizitzea erraztu dutelako bere lanarekin”. Gainera, zinegotziak esan duenez, “Gasteiz Euskararen hiria izateko lanean gabiltza Gasteizko Udaletik. Eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren ildo nagusietako bat aisialdiaren eta kirolaren arloan euskararen erabilera indartzea da. Eta hizkuntzaren normalizaziorako, beraz, Laboa Gertutik bezalako ekimenak bezalakoak oinarrizkoak iruditzen zaizkigu”.

Instalazioaren inaugurazioaren eta Txoriak dantza ikuskizunaren argazkiak:

Instalación musical para vivir a Laboa

/ oihaneder

En el 8º aniversario de la muerte de Mikel Laboa, Oihaneder acoge Laboa gertutik / Aproximación a Laboa, instalación musical creada por la Cátedra Mikel Laboa  de la UPV/EHU para sentir al prolífico cantautor de cerca. Estará expuesta hasta el 8 de enero en la sala Jovellanos. Junto a la instalación se han organizado diferentes actividades, como por ejemplo el espectáculo de danza Txoriak, visitas guiadas o unas jornadas en torno a los trabajos de investigación sobre la obra de  Mikel Laboa.laboa-gertutik-5

Laboa fue un músico popular, y su actividad artística traspasó las fronteras de la música y quedó grabada en la memoria de varias generaciones vascas, como expresión de un sentimiento colectivo. En palabras del responsable de la Cátedra Mikel Laboa de la UPV-EHU Juan Kruz Igerabide, “Laboa era un hombre atrapado por las canción y llevaba el mar en sus ojos. En ese mar reunía el dolor del ser humano y la fascinación por la canción. Hacia ese mar lleva un pequeño trozo de tierra, de pueblo, a que la imposibilidad de éste confluya con la del ser humano”.

Instalación musicalerakusketa

La instalación sugiere la presencia del artista mediante un espacio propio, austero: un escenario vacío, su voz, y poco más. Las respuestas de las preguntas lanzadas al aire por la Diputada de Euskera, Cultura y Deportes Igone Martinez de Luna recogían la esencia de la muestra “¿Como encarnar eso que llevamos dentro? ¿ Como encarnar a Mikel Laboa? Este es un intento de aproximación a Laboa y para ello se acerca a su naturaleza, desnudando al espectador en el vacío”.

La instalación pretende subrayar la experimentación artística del cantautor: su voz como expresión de un universo personal, a través de ricos juegos fonéticos. Se representa la crudeza y la belleza de la vida, intercalando el humor y la ironía, mediante un incesante juego.

Según Iñaki Lazkano de Oihaneder Euskararen Etxea “No es una exposición al uso: se ve, pero sobre todo se toca y se vive”

Actividades complementarias:

laboa_eskuorriabEn el marco de la instalación se han organizado diversas actividades complementarias de cara a conocer mejor al propio artista y su trabajo. “A partir de mañana pasarán por Oihaneder Itziar Zubizarreta, Dantzaz konpainia, Ibon Rodriguez, Ana Gandara, Josune Albisu, Auritz Aurtenetxe y Juan Kruz Igerabide para ayudarnos en ese conocimiento” ha explicado Lazkano.

Concretamente, el 2 de diciembre a las 19:00 tendrá lugar la inauguración de la instalación a la que seguirá una visita guiada dirigida por la responsable de la muestra Itziar Zubizarreta. Una hora más tarde, a las 20:00 Dantzaz konpainia ofrecerá el espectáculo de danza Txoriak, un trabajo creado con la música de Mikel Laboa, coreografía de Josu Mujika y el asesoramiento musical de Iñaki Salvador. El 14 de diciembre Ibon Rodríguez ofrecerá la sesión didáctica Laboaren belarria. El 20 tendrá lugar la jornada Laboa gertutik en la que se realizarán breves presentaciones de 20 minutos en torno a diversos trabajos de investigación sobre la obra de  Mikel Laboa. Por un lado, Ana Gandara ofrecerá la charla titulada Laboaren begirada joria. Josune Albisu versará sobre las relaciones a través de su música y Auritz Aurtenetxe se centrará en la experimentación artística del cantautor. Por último el 22 de diciembre se proyectará el documental Mikel Laboa (1934-2008), proyección a la que seguirá la charla protagonizada por Juan Cruz Igerabide.

Salvo Txoriak, el resto de actividades tendrán lugar a las 19:00 de la tarde. Además, también se realizarán visitas guiadas dirigidas a estudiantes de euskaltegi.

Colaboración:

alea-159x120_laboaLazkano se ha mostrado satisfecho con la colaboración llevada a cabo de cara a la organización de la muestra “Oihaneder pretende profundizar precisamente en eso, en tejer redes entre los diversos agentes que nos movemos en el pequeño universo del euskera. Prueba de ello es que hoy, junto a la Cátedra Mikel Laboa, nos acompañen representantes municipales y forales”.

El concejal del Ayuntamiento de Vitoria Gasteiz Iñaki Prusilla se ha expresado en términos similares “Estamos inmersos en la semana del euskera y diría que Laboa gertutik es una de las actividades más destacables de las organizadas entre diversos agentes que trabajan a favor del idioma. Esta semana homenajearemos nuestra lengua, a los euskaldunberris, a Laboa y también a la recientemente fallecida andereño Izaskun Arrue. Creo que entre todos/as ellos/as hay un nexo indiscutible: con su trabajo han contribuido y contribuyen a que podamos vivir en euskera los 365 días del año. Además, estamos trabajando para que Gasteiz sea la ciudad del euskera. Uno de los objetivos principales del Plan de Revitalización del Euskera municipal es reforzar el uso del euskera en el ocio y el deporte. Propuestas como Laboa gertutik son fundamentales en el camino hacia la normalización del euskera”.

Fotos de la inauguración de la exposición y el espectáculo de danza Txoriak: