Jantzien jantza, euskal jantziak ikusgai

2016-01-13 / oihaneder

Jantzien jantza aurkezpena 3Jare dantza taldearen  V. urteurrena dela eta, euskal dantzetan erabiltzen diren jantzien erakusketa prestatu dute Oihanederren. Bertan euskal dantzen jantziak eta materiala dago ikusgai.

Euskal dantza bakoitzak bere jantzi propioa du eta herri bakoitzean jantzi ezberdinak daude. Euskal Herri osoan zehar jantziak oso ezberdinak dira eta erakusketan Euskal Herri osoko jantziak biltzen saiatu dira Arabakoak nagusi direlarik.  Besteak beste, Gasteizko neska eta blusa, Laguardiako neska eta mutila, Eltziegoko neska, Eskuernagako paloteadoak, katximorroa, Lautadako neska eta mutila edo Amaia ezpatadantzako jantziak daude.  Bizkaiko kaskarota, poxpolina eta arrantzale jantzaik ere daude eta Gipuzkoako hilandera, korpus dantzetako jantzia, ezpata dantzakoa… Nafarroako jantzien artean Jaurrietakoak, Otsagikoak, Kortesekoak, Luzaideko neska eta mutila eta Erriberako mutilenak daude. Zuberoako maskaradetako zamalzaina, gathuzaina, kantiniersa… ez dira falta.
Jantziez gain dantzetan erabiltzen den materiala ere dago, izan ere, dantza bakoitzean garrantzi handikoa den material ezberdina (makilak, zuhaitzak, arkuak..) erabiltzen da.

Jare 2011an jaio zen euskal dantzen taldea da. Gazte talde batek, umeen bi taldek, nerabeen beste bi taldek eta helduen talde batek osatzen dute Jare. Dantzariez gain musikariak ere dira Jareren parte eta taldean txistularien banda, gaiteroen hirukote bat eta instrumentu ezberdinez (biolina, trikia, pandero, txirula, akordeoia..) osatutako talde bat daude. 2016an zehar ekintza desberdinak antolatuko dituzte euren urteurrena ospatzeko.

Erakusketa urtarrilaren 12tik 23ra bitartean egongo da ikusgai ur biltegira bideko arrapalan eta Jovellanos aretoan.

Jantzien jantza, exposición de trajes de danzas vascas

/ oihaneder

Jantzien jantza aurkezpena 3Para celebrar su V aniversario Jare dantza taldea ha preparado una interesante muestra de los trajes que se utilizan en los bailes vascos.

En la muestra están expuestos trajes típicos de danzas vascas, sobre todo alaveses asi como diverso material relacionado con el tema. Quien se acerque  encontrará, entre otros, trajes del blusa y la neska de Gasteiz, las neskas de Elciego, paloteado de Villabuena, katximorro, chico y chica de la llanada,  ezpatadantza Amaia… De Bizkaia trajes de arrantzale, poxpolina o kaskarot, de Gipuzkoa trajes de hilandera, de la danza uztai txiki… De Nafarroa  Jaurrieta, Otsagi, Luzaide… Y por supuesto no faltan los trajes típicos de las mascaradas de Zuberoa, txerreroa, kantinersa, gathuzaina…

La muestra  estará expuesta del 12 al 23 de enero en la rampa de acceso al depósito de aguas y en la  sala Jovellanos.

Jare hoy en día está compuesto por una grupo de jóvenes, dos de niños/as, otros dos de adolescentes y otro de adultos. Además de los dantzaris en Jare participan diversos músicos. A lo largo del 2016 organizarán diversas actividades para celebrar su aniversario.