Ilunabarrean dantzan, balfolk-a eta euskal dantzak Oihanederren

2015-09-30 / oihaneder

Ilunabarrean dantzan, Balfolk-aren eta euskal dantzen plaza izenpean, Oihaneder Euskararen Etxea dantza eta musika ziklo berria aurkeztera dator. Hilean behin, ostiral arratsaldetan, Europako eta Euskal Herriko dantzak eta musika zuzenean eskainiko dizkigu zikloak. Jauziak, scottish, fandangoa, mazurka, arin-arina, bourrée… Balfolk eta euskal musika eta dantzak ikasi, praktikatu eta gozatzeko aukera ezinhobea.

ilunabarreandantzan_webAnder Zabaleta gasteiztar musikari gazteak gidatuta, bertako eta kanpoko doinuak eta dantzak hurbilduko dizkigu zikloak. Saio bakoitza bi partetan antolatuko da. Hasieran Balfolk ikastaroa eskainiko da. Bertan hilero Europako dantza bat irakatsiko da. Ostean dantzaldia egingo da ikasitakoa praktikan jartzeko eta euskal dantzak ere dantzatuko dira.

Ilunabarrean dantzan urriaren 9an abiatuko da. Zikloan zehar landuko dena aurkeztu ostean, Scottish (Bavaria – Alemania) ikastaroa egingo da. Azaroaren 13an Mazurka (Mazovia – Polonia) ikastaroa egingo da eta abenduaren 11n Bourrée (Auvergne – Frantzia) lantegia.

…jalgi hadi dantzara!

ilunabarrean dantzan_egitaraua_webBalfolk-a Europako lurralde ezberdinetako folk dantza tradizionalak eta zuzeneko musika uztartzen dituen saioa da. Balfolk mugimendua Frantzian hasi zen 70. hamarkadan. Gaur egun, Frantziaz gain, Belgika, Suitza, Italia, Alemania, edo Holanda bezalako lurraldeetan ere oso zabalduta dago.

Balfolk-ean dantzarekin gozatu eta ondo pasatzeak aurre hartzen dio dantzaren funts historikoari, jatorrizko pausuak xehetasun guztiekin dantzatzea ez da hain garrantzitsua, era honetan inprobisazioari lekua handiagoa eginez. Era berean, musikariek, kantu tradizionalak jotzeaz gain, euren konposizio propioak edo melodia modernoagoak jotzeko aukera daukate.

Balfolk batean, musikari talde batek zuzeneko musika jotzen duen bitartean, publikoa pistan dago dantzan. Taldekako dantzak bikotekako dantzekin tartekatzen dira. Dantza hauek nahiko oinarri erraza daukate, jendearen parte hartzea erraztuz, edozein delarik dantzariaren maila. Balfolk-aren aurretik, normalean dantza ikastaro bat egoten da hasiberri edo erdi mailako dantzariei zuzendua.

Ilunabarrean dantzan, balfolk y danzas vascas en Oihaneder

/ oihaneder

Oihaneder Euskararen Etxea estrena un nuevo ciclo de música y danza bajo el nombre Ilunabarrean dantzan, Balfolk-aren eta euskal dantzen plaza. Tendrá lugar una vez al mes, los viernes por la tarde, y nos ofrecerá danzas y música de Europa y Euskal Herria en directo. Jauziak, scottish, fandango, mazurca, arin-arin, bourrée… Una buena oportunidad para aprender, practicar y disfrutar del Balfolk y las danzas vascas.

ilunabarreandantzan_webDirigido por el joven músico gasteiztarra Ander Zabaleta, Ilunabarrean dantzan nos acercará bailes y melodías locales y del extranjero. Cada sesión se compondrá de dos partes. En primer lugar se impartirá un curso de Balfolk en el que se aprenderá una danza Europea. Posteriormente se realizará una sesión de baile para poner en práctica lo aprendido y también se realizará un dantza plazan guiado para bailar danzas vascas.

Ilunabarrean dantzan arrancará el 9 de octubre con la presentación del ciclo tras la cual se realizará un taller de Scottish (Baviera – Alemania).  El 13 de noviembre el curso será de Mazurca (Mazovia – Polonia) y el 11 de diciembre de Bourrée (Auvergne – Frantzia).

…jalgi hadi dantzara!

ilunabarrean dantzan_egitaraua_webBalfolk es una sesión que combina música y danzas folk tradicionales de diversos países europeos. El movimiento Balfolk se inició en Francia en la década de los 70. Hoy en día su práctica  se ha extendido a Bélgica, Suiza, Italia, Alemania y Holanda, entre otros países.

En un Balfolk el disfrutar bailando se antepone al rigor histórico y al detalle de los pasos de baile, dando así mayor espacio a la improvisación. Así mismo, los/as músicos/as tienen más opciones de interpretar composiciones propias o contemporáneas, más allá de las piezas tradicionales.

En un Balfolk se bailan danzas de base relativamente sencilla que invitan a participar y se intercalan danzas en pareja y en grupo. Antes de un Balfolk se imparten clases de las danzas que se van a bailar posteriormente.