Gasteiztarrak Arraun The World ikusgai eta entzungai

2016-10-06 / oihaneder

Gasteiztarrak Arraun The World 2016 argazki-hizki lehiaketan saritutako argazkiak azaroaren 1era arte daude ikusgai Oihaneder Euskararen Etxean. Era berean, urrian zehar bidaien aurkezpen publikoak egingo dira hiriko auzo desberdinetan. 30 urtetik gorakoen atalean “Banda uharteak: espezieen baso eta itsaso zabalaren artean“ eta “Turbantea buruan eta ibili munduan” izeneko lanak gailendu dira. 30 urtetik beherakoen artean aldiz “Greziarako karabana“ eta Malkoak baino gaziago.

Talde argazkia_webGuztira 22 lan aurkeztu dira, bi epez kanpo, beraz epai-mahaiak 20 lanen artean egin du aukeraketa. Aurten publiko gaztea erakartzeko xedez, lehiaketa Gauekoak-ekin elkarlanean antolatu da. Hori dela eta, saria (asteburu pasa kulturala Durangoko Euskal Liburu eta Diska Azokan) bi kategoriatan banatu da. 30 urtetik gorakoen atalean Aizkoa Madinabeitia eta Ion Etxebarriaren Banda uharteak: espezieen baso eta itsaso zabalaren arteaneta Ibon Marcos eta Diego Gomezen Turbantea buruan eta ibili munduanlanak gailendu dira, Indonesiako Banda uharteak eta Maroko protagonista dituztenak, hurrenez hurren. 30 urtetik beherakoen artean, Amaia Mintegik eta Eneko Diaz de la Bárcenak Greziako errefuxiatuen inguruan egindako Greziarako karabanaproiektua eta Jon Gilek “Malkoak baino gaziago” izenpean Euskal Herriko txoko desberdinetan zehar burututako bidai poetikoaren emaitza izan dira sarituak.

Saritutako lanetako hainbat argazki ikusgai daude azaroaren 1era arte Oihaneder Euskararen Etxeko bigarren klaustroan antolatutako argazki erakusketan. Horrekin batera, lan sarituen aurkezpen publikoak egingo dira urrian zehar. Zehazki  urriaren 18an Orient Express tabernan Greziako esperientzia azalduko dute Mintegik eta Diaz de la Bárcenak Zizta Euskara Taldekoekin elkarlanean antolatutako aurkezpenean. Urriaren 20an Aizkoa eta Ionen txanda izango da. Geu elkartearekin batera antolatutako hitzaldian Banda uharteak izango dituzte hizpide alde zaharreko Hala Bedi tabernan. Hilaren 25ean Marokoraino bidaiatzera gonbidatuko gaituzte Ibon Marcosek eta Diego Gomezek. Sarburu Kultur Elkartearen ekimenez antolatako hitzaldia Salburuako Koxka tabernan izango da. Azkenik 27an Jon Gilek Euskal Herriko kostalde gazia Itziar Elkarteen Etxera eramango du Gauekoak-en bitartez. Aurkezpen guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

Erakusketa ikustera eta aurkezpen publikoetara doazenen artean Durango inguruko Garaiko Landetxean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia eta gosaria zozkatuko da (denboraldi baxuan, zubietatik eta udatik kanpo). Zozketan parte hartzeko erakusketan eta aurkezpenetan eskuragai egongo diren eskuorria bete beharko da. Zozketa azaroaren 2an izango da.

Argazki erakusketaren inaugurazia:

Gasteiztarrak Arraun The World para ver y escuchar

/ oihaneder

Las fotografías premiadas en el concurso de fotografías y letras Gasteiztarrak Arraun The World 2016 están expuestas hasta el 1 de noviembre en Oihaneder Euskararen Etxea. Asi mismo, el 18, 20, 25 y 27 de octubre se realizarán presentaciones públicas de los viajes ganadores en diversos barrios de la ciudad. En la categoría de mayores de 30 años  han resultado ganadores los trabajos “Banda uharteak: espezieen baso eta itsaso zabalaren artean” y “Turbantea buruan eta ibili munduan”. En la de menores de 30 han sobresalido “Greziarako karabana” y “Malkoak baino gaziago”.

En total se han presentado 22 trabajos, dos fuera de plazo, por lo que el jurado ha realizado la selección entre 20. Con el objetivo de atraer al público Talde argazkia_webjoven, este año el concurso se ha organizado en colaboración con Gauekoak. Así, el premio (un fin de semana cultural en la Feria del Libro y del Disco Vasco de Durango) se ha dividido en dos categorías. En la de mayores de 30 años  ha resultado ganador el proyecto Banda uharteak: espezieen baso eta itsaso zabalaren artean de Aizkoa Madinabeitia y Ion Etxebarria y el denominado Turbantea buruan eta ibili munduande Ibon Marcos y Diego Gomez. Fotografías plasmadas en las islas Banda de Indonesia y Marruecos, respectivamente. En la categoría de menores de 30 ha sobresalido por un lado el proyecto Greziarako karabana en el que Amaia Mintegi y Eneko Diaz de la Bárcena han retratado la realidad de los campos de refugiados en Grecia. Por el otro, se ha premiado a Jon Gil por Malkoak baino gaziago, un viaje poético por diversos puntos costeros de Euskal Herria.

Algunas de las fotografías premiadas estarán expuestas hasta el 1 de noviembre en el claustro del segundo piso de Oihaneder Euskararen Etxea. Al mismo tiempo, a lo largo del mes de octubre se realizarán presentaciones públicas de los viajes plasmados en la fotografías. Concretamente  el 18 de octubre Mintegi y Diaz de la Bárcena versarán sobre la experiencia vivida en la carabana solidaria a Grecia. La presentación, organizada en colaboración con Zizta Euskara Taldea tendrá lugar en el bar Orient Express. El 20 de octubre será el turno de Aizkoa y Ion que narrarán las vivencias de las islas Banda en el bar Hala Bedi. De la mano de GEU elkartea. El 25 de octubre viajaremos hasta Marruecos con Ibon Marcos y Diego Gomez. Ofrecerán la charla, organizada con Sarburu Kultur Elkartea, en el bar Koxka de Salburua. Finalmente el 27 de octubre  Jon Gil realizará un viaje poético y salado por Euskal Herria. Su presentación, tendrá lugar en la Casa de Asociaciones Itziar, sede de Gauekoak.  Todas las presentaciones serán a las 19:00 de la tarde.

Entre las personas que acudan a la exposición y a las presentaciones se sorteará una noche y desayuno para dos personas en el agroturismo de las inmediaciones de Durango Garaiko Landetxea. El sorteo será el 2 de noviembre.

Inauguración de la exposición de fotografías: