Argazki erakusketa eta bidaien diaporamak

2015-11-02 / oihaneder

taldea_webGasteiztarrak arraun the world udako argazki lehiaketako argazki saridunekin antolatutako erakusketa abenduaren 17ra bitartean egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko ur-biltegira bideko arrapalan. Portugal, Brasil, Laos, Kanbodia, Tailandia eta Ekuadorreko irudiak dira.

Guztira 18 lan aurkeztu ziren lehiaketara, 450 argazki inguru, eta horietatik bost saritu dira. Anne Baskaran “Lusitaniar herrialdean zehar” izeneko argazki-sortarekin suertatu da irabazle eta Jokin Zurutuza “Ekuadorrek bizitza maite du” lanarekin. Imanol Berrio “Nere begiak Indotxinan” sortagatik izan da saritua, Diego Apellaniz “Haurren herriak” izenekoagatik, Laos eta Kanbodiako argazkiak, eta Iñaki Etaio Brasilen egindako argazkiengatik. Azken honek “Etxalde baten okupazioaren argazki-kronika” izenburua eman dio bere lanari.

Azaroko astearte guztietan eta abenduko lehenengoan argazkietan jasotako bidaien aurkezpen publikoak egingo dira.  Aurkezpenak auzo desberdinetako mintzalagun tabernetan antolatu dira, epai-mahaia osatu duten Gasteizko euskalgintzako elkarte desberdinekin elkarlanean (GEU elkartea, Gasteizko mintzalaguna, Sarburu Kultur Elkartea, Lazarraga Kultur Elkartea eta Zabalganako Euskara Batzordea).

Hala Bedi irratian egindako elkarrizketa: hemen

Aurkezpenen egutegia: 

  • eskuorria2_webAzaroak 3, 20:00: “Lusitaniar herrialdean zehar” (Portugal). Oasis taberna (Olagibel 45, erdigunea) *GEU elkartearekin elkarlanean.
  • Azaroak 10, 18:00: “Nere begiak Indotxinan” (Kanbodia-Tailandia. Koxka taberna (Salburua Bulebarra 3, Salburua) *Sarburu Kultur Elkartearekin elkarlanean.
  • Azaroak 17, 19:00: “Ekuadorrek bizitza maite du” (Ekuador). Urbeltz taberna  (Ozeano Barea 9, Zabalgana) *Zabalganako Euskara Batzordearekin elkarlanean.
  • Azaroak 24, 20:00: “Haurren herriak” (Laos-Kanbodia). Hordago taberna (Fray Facarías Martinez 2, alde zaharra) *Lazarraga Kultur Elkartearekin elkarlanean.
  • Abenduak 1, 20:30: “Etxalde baten okupazioaren argazki-kronika” (Brasil). Zurrupa taberna (Angulema 12, erdigunea) *Gasteizko Mintzalagunarekin elkarlanean.

Exposición fotográfica y presentaciones de viajes

/ oihaneder

taldea_webLa exposición fotográfica del concurso Gasteiztarrak arraun the world  estará expuesta en Oihaneder Euskararen Etxea del 30 de octubre al 17 de diciembre. Se trata de imágenes de Portugal, Brasil, Camboya, Laos, Tailandia y Ecuador.

 En total se han presentado 18 trabajos, en torno a 450 fotografías, de los cuales se han premiado cinco. Anne Baskaran ha resultado ganadora con el trabajo “Lusitaniar herrialdean zehar” y Jokin Zurutuza con “Ekuadorrek bizitza maite du”. Al mismo tiempo Imanol Berrio ha sido premiado por la colección fotográfica “Nere begiak Indotxinan”, Diego Apellaniz por “Haurren herriak”, fotografías de Laos y Camboya e Iñaki Etaio por las fotografías realizadas en Brasil bajo el nombre “Etxalde baten okupazioaren argazki-kronika”.

Así mismo, todos los martes de noviembre y el primero de diciembre se realizarán presentaciones de los viajes reflejados en las fotografías. Las presentaciones tendrán lugar en mintzalaguna taberna de diversos barrios y se han organizado en colaboración con los colectivos que han conformado el jurado (GEU elkartea, Gasteizko mintzalaguna, Sarburu Kultur Elkartea, Lazarraga Kultur Elkartea y Zabalganako Euskara Batzordea).

Entrevista realizada en Hala Bedi irratia: aquí

Calendario de presentaciones:

  • eskuorria2_web3 de noviembre, 20:00: “Lusitaniar herrialdean zehar” (Portugal). Bar Oasis (Olagibel 45, centro) *En colaboración con GEU elkartea.
  • 10 de noviembre, 18:00: “Nere begiak Indotxinan” (Camboya-Tailandia). Bar Koxka (Bulevard de Salburua 3, Salburua) *En colaboración con Sarburu Kultur Elkartea.
  • 17 de noviembre, 19:00: “Ekuadorrek bizitza maite du” (Ecuador). Bar Urbeltz (Oceano Pacífico 9, Zabalgana) *En colaboración con Zabalganako Euskara Batzordea.
  •  24 de noviembre, 20:00: “Haurren herriak” (Laos-Camboya). Bar Hordago (Fray Facarías Martinez 2, casco viejo) *En colaboración con Lazarraga Kultur Elkartea.
  • 1 de diciembre, 20:30: “Etxalde baten okupazioaren argazki-kronika” (Brasil). Bar Zurrupa (Angulema 12, centro )*En colaboración con Gasteizko Mintzalaguna.