Xabier Etxaniz Rojo idazlearekin solasean, azaroaren 16an Aldabeko liburutegian

2016-11-08 / Kultura gizarte etxeetan

Udalaren Liburutegi Sareak “Idazleekin solasean” izeneko programa abian jarri du berriro hiriko liburutegietan. Euskaraz idatzitako literaturaren inguruan jardutea da programaren xedea, eta horretarako idazleak liburutegietara etortzen dira haien lanaz hitz egitera. Karmele Jaio idazle gasteiztarrak koordinatzen du programa, eta kasuan kasuko idazlearekin solasaldi horiek dinamizatzen ditu, beti ere literaturaren eta irakurketak sortzen duen plazeraren inguruan.

Hurrengo hitzordua Xabier Etxaniz Rojo idazlearekin izango da, Aldabeko gizarte etxeko liburutegian, azaroaren 16an, 19:00etan. Sarrera librea da.

Xabier Etxaniz Rojo-tx

Xabier Etxaniz Rojo, lanbidez, euskara irakaslea da Donostiako Amarako AEK euskaltegian. Orain dela hogeita bat urte hasi zen idazten. 2000. urtean Begiak itxi eta kitto ipuin bilduma argitaratu zuen eta harez geroztik beste lau ipuin bilduma argitaratu ditu. Ipuingintza da gehien jorratu duen generoa, baina ez bakarra. Izan ere, 2003an Koadro isila izeneko nobela argitaratu zuen eta laster Waterloo-n galdutakoak nobela argitaratuko du. Horretaz gain, kronika eta antzerkigintza ere jorratu ditu. Zutabegile moduan kolaborazioak egin ditu hainbat komunikabidetan: Berrian, Irutxuloko Hitzan eta Aizu aldizkarian.