Ur biltegia euskaraz gainezka

2015-05-29 / oihaneder

Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegia euskaraz gainezka egon da gaur goizean. Izan ere, IKAren 25. urteurrena dela eta mintzodromoa antolatu da. Goizean goizetik dozenaka euskara ikasle hitz eta pitz aritu dira ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jarriz.

Arratsaldeko 16:00etan beste saio bat egingo da.