Taulara: formatu txikiko euskarazko antzezlanen lehiaketa

2021-11-15 / oihaneder

Oihaneder Euskararen Etxeak Taulara deialdia jarri du berriro martxan, bigarren edizioa izango da honako hau. Euskal Herriko antzerki munduko sortzaileei, aktoreei eta taldeei zuzendutako deialdia da, eta euskarazko formatu txikiko antzezlanak bultzatzea du helburu. Proposamenak aurkezteko azaroaren 15etik urtarrilaren 24ra bitartean egongo da zabalik.

Lehiaketak bi kategoria izango ditu: lehenengoan, jatorrizko gidoi onena sarituko da eta bigarrenean, aldiz, jatorrizkoak ez diren gidoiak hartuko ditu kontuan (2020tik hona sortutakoak izan beharko dira).

Proposamenak aurkezteko epea bukatutakoan, epaimahai batek jasotako lanak ebaluatuko eta hiru lan hautatuko ditu. Astebeteko epean, epaimahaiak hiru proiektu irabazleak aukeratuko ditu eta horietako bat, gutxienez, Arabakoa izan beharko da. Ondoren, irabazleek 8 asteko epea izango dute lanak prestatzeko, eta martxoaren 27an egingo da hiru antzezlan irabazleen aurkezpen publikoa Oihaneder Euskararen Etxean.

Taularan guztira 3.500 € banatuko dira lau saritan. Epaimahaiak jatorrizko lan onenari 1.500 €-ko saria egotziko dio, lehenengo kategorian. Horrez gain, 750 €-ko beste bi sari banatuko dira, bigarren kategorian. Aurkezpen egunean hiru irabazleetatik batek publikoaren saria jasoko du (500 €).

Lehiaketa Laboral Kutxaren babesarekin jarri da martxan.

Proposamenak aurkezteko inprimaki hau bete beharko da, eta oinarrietan
azaldutako irizpideak jarraitu beharko dira.

Info +: oinarriak