Sortu zure bideoklipak eta marrazki bizidunak!

2015-03-17 / oihaneder

Rockomikiak binetak & doinuak erakusketaren testuinguruan gazteei zuzendutako ikusentzunezko doako tailer interesgarriak antolatu dira.

Mikel UrdangarinBatetik apirilaren 13, 14, 15, 17 eta 21ean bideoklip tailerra egingo da. Ikastaro honetan bideoklip baten ekoizpen prozesuan murgiltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek eta tailerraren amaierako lan gisa Mikel Urdangarinen kantaren bideoklipa ekoiztuko dute.

the arlotesBestalde, The Arlotes seriearen sorkuntza prozesuan oinarritutako marrazki bizidunen tailerrean, apirilaren 15 ,16, 20, 22 eta 23an egingo dena, marrazki bizidun laburrak egingo dira.  Ikus-entzunezkoen bidez gauzak nola kontatu ikasiko dute parte-hartzaileek: gidoi literariotik hasi eta gidoi teknikora, story-board-a, plangintza, ahots grabaketa, edizioa, soinu diseinua…

Tailerretan izena emateko oihaneder@oihanedereuskararenetxea.eus helbidera idatzi behar da, izen-abizenak,  jaiotze-data, harremanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.

Izena emateko epea: Martxoak 31