Sortegiak ikastaroetan izena emateko epea astebete luzatu da

2016-09-26 / oihaneder

Oraindik garaiz zabiltzate Sortegiak ikastaroetan izena emateko. Epea urriaren 2ra arte luzatu da.

Antzerki kurtsorako irudiasormena eta zinema sorkuntza ikastaroek osatzen dute Oihaneder Euskararen Etxeko 2016ko Sortegiak euskarazko sormen ikastaroen eskaintza. Javier Fernandezek emango du lehenengoa eta Maider Oleagak bigarrena, Gasteizko bi sortzaile garrantzitsu, bakoitza bere arloan esperientzia handikoak. Ikastaroak urritik abendura bitartean burutuko dira larunbat goizetan.

Ikastaroak, zehazki, urriaren 15etik abenduaren 17ra bitartean burutuko dira, larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara. Bakoitzak 8 saiotako iraupena izango du. Alde teorikoa eta praktikoa landuko da eta bukatutakoan ikasleek amaierako lana (antzezlana edo laburmetraiak) aurkeztuko dute Euskararen Etxean. sortegiak2016_urriak 2_webBeraz, euskaraz sortzeaz gain, sortutakoa euskaraz erakusteko aukera izango dute. Era honetan, transmisioaren kateak katebegi berriak izango ditu eta ezagutza eskuz-esku eta ahoz-aho pasako da sortzaile batengandik bestera. Ikastaroak 18 urtetik gorako pertsonei zuzendutakoak dira.

Esan bezala, izena emateko epea urriaren 2an  itxiko da. Ikastaro bakoitzak 25 €ko kostua du. Langabetu, ikasle eta erretiratuentzat 20 €. Izena ematearekin batera motibazio testua bidali behar da, ikastaroarekin lotura duen norberaren esperientzia azalduz. Urriaren 3an behin-behineko onartuen zerrenda jakinaraziko da eta ordainketa egiteko epea zabaldu (urriaren 4tik urriaren 10era, biak barne). Behin-betiko onartuen zerrenda urriaren 11n argitaratuko da.

Lantegiek alde teorikoa eta praktikoa edukiko dute eta bukatutakoan ikasleek amaierako lana (antzezlana edo laburmetraiak) aurkeztuko dute euskararen etxean bertan. Beraz, euskaraz sortzeaz gain, sortutakoa euskaraz erakusteko aukera izango dute. Era honetan, transmisioaren kateak katebegi berriak izango ditu eta ezagutza eskuz-esku eta ahoz-aho pasako da sortzaile batengandik bestera.

Ikastaroak zehaztasunez:

  • Javier FernandezAntzerki sormen tailerra: Antzerkiaren bitartez taldea eta norbanakoaren arteko harremanak lantzea da ikastaro honen helburu nagusia, ondo pasatzearekin batera, noski. Antzerkiaren bitartez taldea eta norbanakoaren arteko harremanak lantzea da ikastaro honen helburu nagusia. Gaur egun, eguneroko jardueretan, bakoitzak gurera egiten dugu, gure onerako, antza. Antzerki tailer honen bitartez ekintza indibidual eta kolektiboen arteko harremanak eta mugak ikertzeko saiakera egingo da, parte-hartzaileengan eta publikoarengan galderak sortzeko xedez. Poetikoki esanda, “Guk ni laguntzen naugu” edo “Nik gu laguntzen gaitut” bezalako esaldien aukerak ikertuko dira modu eskeniko batean.
    • Irakaslea: Javier Fernández
  • Maider Oleaga webZinema sorkuntza ikastaroa: Zinema sorkuntza da ikastaroaren funtsa eta praktika artistiko honen gorabeherak ulertzeko eta barneratzeko norberaren esperientzia nahitaezkoa da. Abiapuntu honetatik, zinema-sorkuntza keinuak eta keinu horiek aurrera eramateko hartu behar diren erabaki anitzak azaleratuko dira.  Horretarako, modurik aproposena sorkuntza bera da. Zinema ikustea esperientzia pertsonala da, intimoa, baita zinema sorkuntza ere, nahiz eta talde lana ere baden. Ikastaroan zehar zinemaren teorian eta lengoaian ezinbestekoak diren zenbait puntu mahai gainean jarrito dira. Dena dela, ikastaro honen xede nagusia sorkuntza izanik, saioak praktikoak izango dira batez ere. Esperientzia delako ikasteko eta barneratzeko modurik hoberena. Zinema sorkuntzara gerturatzeko lehenengo urratsak elkarrekin ematera animatzen?
    • Irakaslea: Maider Oleaga

Hona hemen Hamaika telebistako lagunek sormen ikastaroen inguruan egindako erreportajea: