Sortegia, udazkeneko sormen ikastaro-sorta

2015-09-08 / oihaneder

Udazken honetan Oihaneder Euskararen Etxeak sormena lantzera gonbidatzen gaitu Sortegia sormen ikastaroekin. Hain zuzen ere, urritik abendura bitartean  soinu-ekipo muntaketa eta erabilera, komiki sorkuntza, ahozko kontalaritza eta moda lantegiak eskainiko dira.  Ikastaro bakoitza ordu eta erdiko 8 saiotan egituratuta dago, astero saio bat, guztira 12 ordu ikastaroko.

sortegia_kartela_webAstelehenetan “Ahozko kontalaritza: irudimena eta emozioaren ahotsa” ikastaroa egingo da. Bertan istorioen kontaketan dauden mekanismoak aztertuko dira. Astearteetan “Soinu-ekipamendu muntaketa eta erabilera” lantegian soinu-ekipo bat erabiltzen hasteko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak landu eta praktikan jarriko dira Eskilarapeko soinuak zikloko kontzertuetan. Asteazkenetan komikigintzaren oinarrizko ezagutzak landuko dira modu teoriko-praktikoan “Komiki sorkuntza” tailerrean. Eta ostegunetan “Moda moduz. Sormena eta birziklatzea” izenekoan arropa, oihal eta bestelako materialak birziklatuz moda sormena garatzeaz gain, moda iraunkorraren inguruan esperimentatu eta adierazpen aske eta originala landuko da.

Sortegia ikastaroetan parte hartzeko izena eman behar da irailaren 21etik urriaren 7ra bitartean, biak barne.

Ikastaroak 16 urtetik gorako lagunei zuzendutakoak eta doakoak dira.

Ikastaroen inguruko informazio guztia: hemen.