Rockomikiak binetak & doinuak; ekuatorean

2015-04-10 / oihaneder

Ia konturatu gabe hilabete luzea pasa da Rockomikiak binetak & doinuak inauguratu zenetik eta harrera ezin hobea izaten ari da. Dagoeneko 2700 lagunetik gora hurbildu da ur biltegira maiatzaren 3ra arte ikusgai egongo den erakusketaz gozatzera.

bisita liburua_bateratuaAste Santuan jatorri desberdinetako bisitariak izan ditu; Katalunia, Valladolid, Irlanda, Frantzia, euskaldun ugari… Bisita liburuan askotariko mezuak, esker hitzak, marrazkiak, oroitzapenak… utzi dituzte.

80. eta 90. hamarkadan musika, hitza eta irudien bitartez sortutako kultura erakustera datorren proposamenari hitzaldiak, tailerrak, bisita-gidatuak eta zenbait ikuskizun gehitu zaizkio.

Hurrengo egunotan,  Harkaitz Canok musika euskal literaturan eta komikigintzan izango ditu hizketagai, apirilaren 15ean, eta badok.inforen musika atariaren aurkezpenarekin batera Amoranteren kontzertua egongo da apirilaren 17an.

Rockomikiak_5_webDagoeneko Asisko Urmeneta, Juanma Sarasola, Koldo Almandoz eta David Zapirain erakusketaren komisarioak,  Iñaki Otamendi, Garbiñe Ubeda, Yurre Ugarte, Mikel  Valverde, Koldo Uriarte eta Aritza Saenz del Castillo bertan izan dira,  dozenaka euskara ikaslek eta mintzalagunek bisita gidatua egin dute eta wikipedia tailerrean Rockomikiak wikiproietua garatu dute.

Egitarau osagarria:

Rockomikiak_ekintzakRockomikiak_eskuorria

 Hirinetek erakusketaren inguruan egindako bideoa

Hirinet FMn egindako elkarrizketa