Rockomikiak: bisita gidatu berriak

2015-04-15 / oihaneder

Oraindik ez zara hurbildu Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegira Rockomikiak binetak & doinuak erakusketa ikustera? Zertara itxaroten ari zara?

Erakusketa maiatzaren 3ra arte egongo da ikusgai eta nahi izatekotan bisita gidatuarekin ezagutu dezakezu.  Jasotako hainbat eskaerei erantzuna emanez, hiru bisita gidatu berri eskainiko dira, apirilaren 22, 24 eta 25ean, hain zuzen ere. Asteazken, ostiral eta larunbatean 19:00etan egingo da bisita.

Bakarrik ala taldeka joan zaitezke.

19:00etan ur-biltegira zuzenean hurbiltzea bezain erraza! Animatu!