Piztu euskara, Araba(n) euskaraz

2015-04-14 / oihaneder
Aurtengo Araba Euskarazen erritmoa ezagutu dugu gaur goizean. Ortuño aretoan egindako prentsaurrekoan, ETS taldearen kantan oinarritutako bideoklipa ezagutzera eman dute San Bizente ikastolako kideek.

Aurten, piztu euskara lemapean ekainaren 14an ospatuko da Araba Euskaraz. Gasteizen izango bada ere, Oiongo San Bizente ikastolari dagokio aurtengo Araba Euskarazen antolakuntza eta etekinak ikastola honetara bideratuko dira.