Oihaneder eta Udako Euskal Unibertsitatea bidelagun

2015-01-28 / oihaneder

Oihaneder Euskararen Etxeak eta UEUren arteko lankidetzaren lehen oinarriak finkatu  dira. Horrela,  urtean zehar 3 formakuntza ikastaro eskainiko dira baita euskararen inguruko mintegia ere.

Argazkigintza dokumentala_kartelaMundua argazkien bidez ezagutzen

“Argazkigintza dokumentala” ikastaroarekin abiatu da elkarlana. Otsailaren 17an hasiko den ikastaro honetan  dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertuko dira  (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak, eta abar).  Jesus Mari Arruabarrena  argazkilariak emango du ikastaroa.  Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 11 arte.

“Euskararen historian barna: uste dugunetik dakigunera” mintegia

Aziti Bihia hizkuntzalari eta filologoen elkartearekin elkarlanean antolatutako mintegia hileko azken astearteetan egingo da 18:30etik 20:30era, otsailean hasita abendura bitartean, udako hilabeteak kenduta.

“Adierazmen fisikoa antzerki lanean”

Apirileko bigarren asteburuan egingo den ikastaro honen oinarria taldea da, baita norberaren gaitasunak sustatzeko taldeak ematen duen bultzada ere. Testuinguru horretan “ensembleko” kideen entzumen sentsoriala eta sentsitiboa barrurantz eta kanporantz finduko da.

Coaching, talde lana eta lidergoa elkarteetan”

Ikastaro honek gizarte mugimenduak, elkartegintza eta kudeatzeko norbere gaitasunak lantzea eta hobetzea du helburu,  jasotako ezagutza norbere mugimenduanedo elkartean aplikatzeko. Maiatzeko bi asteburutan zehar egingo da.