Oihaneder ere zaharraz harro

2015-06-26 / oihaneder

Zaharraz harro, Gasteizko alde zaharreko jaien barruan ginkana egin da gaur goizean. Parte-hartzaileek proba desberdinak gainditu behar izan dituzte, tartean Oihaneder Euskararen Etxeko “munduko hizkuntzen zapi jolasa”.

Bertan munduko hizkuntza gutxituen berri izan dute parte hartzaileek eta zapi jolasean bakoitzak hizkuntza bat ordezkatu du ( asturiera, euskara, katalana, galegoa, gaskoia..)

Goiz  polita!