2022 urtean sartzearekin bat, Oihaneder Euskararen Etxeak urtaro berriko egitaraua aurkeztu du. Aurreko urtaroetan bezala, Oihanederrek ekitaldi ezberdin eta ugariz osatutako kultur proposamenak eskainiko ditu neguan ere.
Urtarrilaren 10etik aurrera eta martxoaren 31ra arte, mota askotako jarduerak antolatuko dira publiko ezberdin ugari euskal kulturara erakartzeko asmotan: kontzertuak, antzezlanak, ikastaroak, erakusketak, lehiaketak, aurkezpenak, ikuskizunak, filmak, deialdiak…
Urtarrilaren bigarren astean emango zaio hasiera denboraldi berri honi: Michael Haneke zuzendariaren Happy end filma ikusteko aukera izango dute kulturzaleek (jatorrizko hizkuntzan, frantsesez eta ingeleraz, euskaraz azpititulatua). Aste berean, Hezi-Ola ikastoari amaiera emango zaio azken solasaldiarekin: “Aisialdia, hiri hezitzailearen oinarri”.
Aipatu behar da Oihanederren webgunea izango dela eguneratuta egongo dena behin betiko informazioarekin, gaur egun bizi dugun egoerak sortzen dituen azken orduko egokitzapenak bertan eguneratuko dira honenbestez. Aldi berean, jarduera bakoitzaren informazio xeheagoa datak heldu ahala jakinaraziko da.
Bestalde, pandemiak eragindako neurriak jarraiki burutuko dira Oihanederreko ekitaldi guztiak;beharrezkoakizango dira bai musukoa, bai Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR). Beraz, udazkenean zehar indarrean jarritako neurri eta arau ezberdinekin jarraitzea ezinbestekoa izango da.
Honi lotuta, neguko programazioko jarduerak doakoak izanik ere (Hezi-Ola ez beste guztiak), gonbidapena aurrez eskuratu beharko da ohiko moduak erabilita (oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita, telefonoz eskatuta edota Bibe plataformaren bidez eskuratuta). Salbuespenak salbuespen, astebeteko aurrerapenaz jarriko dira gonbidapenak eskuragarri.