Leku libreak gizarte etxeetako kultur jardueretan, euskaraz, 2016-17 denboraldirako

2016-09-16 / Kultura gizarte etxeetan

gizarte etxeakGizarte Etxeetan 2016-17 ikasturterako euskaraz programatu diren ikastaroak taula batean bildu dira, (kultur arloko ikastaroak).

Behin zozketa egin eta gero, hainbat ikastarotan leku libreak geratu dira. Antzerkia, bertsolaritza, pintura, patchworka, euskal dantzak, break dance, joskintza, aretoko dantzak, zeramika, argazkigintza… eskaintza zabala dago aukeran helduentzat, gazteentzat zein haurrentzat.

Leku libreak betetzeko, irailaren 20an irekiko da berriro izena emateko epea. Zuzenean eman ahalko da izena, bai Gizarte-Etxeetan bertan baita interneten bidez ere.

Bilatu zure gogoko ikastaroa eta gogoratu irailaren 20tik aurrera, ikastaroa hasi bitarteko epean, aukera duzula izena emateko.

Ikastaroak, haien ezaugarriak (lekua, egunak, ordutegia, iraupena) eta leku libreak ikusteko, sakatu hemen.