Krispeta jana Amy eta Marleyren kortxeak lagun

2016-07-06 / oihaneder

kortxeak_krispetak16_webAmy Winehouse eta Bob Marleyren bizitza eta musika estiloetan murgiltzera gonbidatzen gaitu aurtengo Kortxeak & Krispetak zikloak. Oihaneder Euskararen Etxeak bigarren urtez antolatutako ekimenak zuzeneko musika eta zinema uztartzen ditu.

Lehen saioan, uztailaren 15ean, Amy dokumentala eskainiko da, Amy Winehouseren argazki intimoen eta argitaragabeko abestien bitartez modu bizi eta trebean bizi garen egungo munduaren gogortasuna transmititzen duen lana. Proiekzioaren aurretik Sky Beats talde donostiarrak blues, soul eta jazz estiloetan oinarritutako eta funk-aren eta pop-rockaren erritmoekin nahastutako kontzertua emango du.

Hurrengo ostiralean, uztailaren 22an, Lekeitioko Sustrajah Band taldearen txanda izango da. Hurbiltzen direnak reggae-a euskaraz eta ingelesez kantatu eta dantzatzeko aukera izango dute. Ostean zer gozatua izaten jarraituko dugu Marley filmarekin, historian eragin izugarria izandako abeslari, konpositore, musikari eta aktibistaren ibilbidea jasotzen duen behin betiko dokumental baimendua.

Zuzeneko kontzertuak Falerina lorategian izango dira arratsaldeko 20:00etan. Kontzertuetako musika estiloarekin lotutako filmak 22:00etan proiektatuko dira Martin Ttipia plazako harresian jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin. Ekimena doakoa da eta sarrera librea lekuak bete arte.