Oihaneder Euskararen Etxeak Kortxeak & krispetak zikloa jarri du martxan. Bertan uztaileko lehen hiru ostiraletan, 3, 10 eta 17, musika eta zinema uztartuko dira musika estilo desberdinen bueltan.
Zehazki arratsalde-gau partean Falerina lorategian musika zuzenean egongo da eta gauerdian (00:00) elur zuloaren alboko harresian, entzundako musika motarekin lotura zuzena duen pelikula proiektatuko da. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira. Hain zuzen ere, filmeen euskarazko itzulpenak ziklorako egin dira espresuki.
Egunez egun
Uztailaren 3ak swinga izango du du ardatz. Horrela Falerina lorategian Jazz 4 joy taldeak joko du 20:00etan eta 21:30ean The Cherry Boppersen txanda izango da. 00:00etan Swing kids filma proiektatuko da harresian.
Uztailaren 10ean, folk-rockari helduko zaio. John Berkhout talde oiartzuarraren kortxeek osatuko dute lorategiko pentagrama eta krispetez gozatzeko Searching for Sugar Man filma eskainiko da.
Bukatzeko, uztailaren 17an rockaren txanda izango da. Peachy Joke taldeak joko du 21:30etik aurrera eta gauerdian Control pelikula ikusteko aukera egongo da.
*Kontzertu eta proiekzioen sarrera librea da.