Aurreko igandean, azaroak 27, Kantari Gasteiz ikuskizuna lehenengo aldiz Gasteizen izan zen, Oihaneder Eukararen Etxean hain zuzen ere.
Lehenengo edizio honetan Gasteizko zazpi ikastetxetako 170 ikasle inguruk parte hartu zuten, eta egunean zehar egon ziren zortzi saioetara 600 pertsona baino gehiago Oihanederrera hurbildu ziren. Saio hauen lehen argazkiak dagoeneko ALEAn ikus daitezke, eta laster, grabatutako programen bideo guztiak, argazki galeriak eta beste asko izango dira ikusgai.