Ikastaroak euskaraz gizarte etxeetan: leku libreak urtarrilean hasteko

2016-12-21 / Kultura gizarte etxeetan

gizarte-etxeak

Patchworka? Karibeko dantzak? Pintura? Argazkigintza? Horiek eta askoz jarduera artistiko gehiago eskaintzen ditu Gasteizko Udalak euskaraz gizarte etxeetan. Ikastaro batzuk urtarrilean hasiko dira, eta beste batzuk urrian hasi ziren baina orain matrikula epea berriro zabaltzen dute ikasle berriak hartzeko. Aukera duzu gogokoa duzun eta beti praktikatu nahi izan duzun jarduera horri euskaraz ekiteko, zergatik ez? Musikan, dantzan, eskulanetan, argazkigintzan, arte plastikoetan… trebatzeaz gain, euskara izango da ikasle-irakasleen arteko hizkuntza bakarra. Euskaraz bizi nahi duzulako, euskara hobetu nahi duzulako, euskara praktikan jarri nahi duzulako. Eta, aldi berean, areto-dantzak izugarri gustatzen zaizkizulako, euskal dantzetako edo break-danceko pausuak ikasi nahi dituzulako, taula gainean zaudela edo jostorratza eskuan duzula zure sormena landu nahi duzulako.

Gazte eta helduentzako ikastaroak: antzerkia, marrazketa eta pintura, olio-pintura, pintura akrilikoa, zeramika, jostea erraza da, patchworka, puntu eta kakorratz lanak, Karibeko dantzak, areto-dantzak, break dancea, hiriko dantzak, euskal dantzak, gitarra, argazkigintza reflex digitala, bertso lantegia.

Haurrentzako ikastaroak: antzerkia, balleta, buztin moldagarria, eskulanak, gitarra, ikas eta jolas musikarekin, marrazketa eta pintura, musikrea, sormenezko dantza, zeramika, zientzia dibertigarria.

Familientzako ikastaroak: artea familian, dantza familian, euskal dantzak familian, zeramika familian, irakurketa kluba familian.

Sakatu hemen ikastaro horien ezaugarriak ikusteko eta, nahi izanez gero, izena emateko. Edozein gizarte etxetan ere baduzu izena ematea.