IKA Oihanederren

2015-03-26 / IKA

Oihaneder Euskararen etxeak eskaini digun aukera bikaina aprobetxatu, eta hasiak gara IKAkook bertako guneak baliatzen. Martxoaren 16an, adibidez, geure formakuntzarako ikastarotxo bat egin genuen: IKAko bateratze-saioak. Horrez gain, gure ikasle batzuk duela gutxi izan dira Rockomikiak erakusketa gozatzen eta azalpen eta irudiei adi-adi, argazkietan ikusiko duzuen bezala.

rockomikiak-3 rockomikiak-2 rockomikiak-1

Eta larunbat honetan, berriz, urtean hirutan egiten ditugun batzarretako bat egiteko aprobetxatuko dugu Ortuño aretoa. (Ea askorik ez garen luzatzen eta KORRIKA batean ateratzen garen bertatik).

Aurrerantzean, publiko zabalari eskainitako beste hainbat ekimen ere bideratuko ditugu (hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak…), eta komunitate hau baliatuko dugu horien guztien berri emateko eta, hartara, informazioa ahalik eta jende gehienarengana heldu dadin.

Aurtengoa, gainera, 25. urteurrena du IKA euskaltegiak, eta ziur izango dugula sorpresaren bat eskaintzeko. Ea guk ere asmatzen dugun sare hau arrain interesgarriz elikatzen!