Otsailean hasi eta apirila amaiera arte iraun behar zuen Euskaltzaindiaren Euskara Ibiltaria erakusketak; baina COVID-19 koronabirusaren alarma egoerak bete betean hartu, eta uste baino lehenago itxi beharrean suertatu gara. Arrakasta handiz irekitako erakusketa honek bada, ibilbide laburra izan du, baina oparoa izan dela esan dezakegu:
- 408 bisitari 10 egunetan.
- 108 ikasle gaztek ikusi zuten: Los Herran eta Marianistas ikastetxeetako 6 talde.
- Beste 485 ikasleren bisita espero genuen ikastetxe eta euskaltegietatik.
Dagoeneko erakusketa jaso, eta bere biltegira bueltatu da. Espero dugu aurrerago, estalkiak kendu eta berriro ikusgai jartzeko aukera izatea.
Bien bitartean Euskal Herriko Herri hizkeren ondarea hemen duzue ikusgai: https://www.euskaltzaindia.eus/hizkuntza-baliabideak/dialektologia/euskara-ibiltaria