Zinemari merezitako tokia emateko xedez martxan da berriz ere Filmazpit egitasmoa. Filmeak hilean behin, astearteetan, proiektatuko dira, jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz azpititulaturik. 18:45ean filmen aurkezpena egingo da eta 19:00etan proiekzioari ekingo zaio.
2016-2017 ikasturtean eskainiko diren filmeak hiru bloketan sailkatu dira. Lehenengoan munduko gatazka desberdinak lantzen dituzten filmeak eskainiko dira urritik abendura bitartean. Bigarren blokean emakume zuzendari gazteen ikuspegitik sortutako filmeen txanda izango da, urtarriletik martxora bitartean. Apiriletik ekainera giza eskubideen urraketa ardatz dituzten lanak emango dira.
Lehen filmeak, – Omar, Hany Abu-Assad, 2012, – Palestinaraino eramango du ikuslea urriaren 4an.
Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.
Filmazpiten ildo beretik Kortxeak & Krispetak izeneko egitasmoa ere martxan da Oihaneder Euskararen Etxean. Bertan estilo antzekoeko musika eta zinema emanaldiak eskaintzen dira aire librean uzatailean.