Bigarren urtez Hizki Laburren Lehiaketa aurrera eraman da urria eta azaroa bitartean. Gazteen sorkuntza literarioa bultzatzeko asmoarekin antolatu zuten lehiaketa Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek.
Kontakizun laburren lehiaketaren irabazleen berri emateko, ekitaldi berezia antolatu da azaroaren 24rako. Aroa Arrizubieta bertsolariak lan irabazleak ezagutzera emango ditu eta Jon Basaguren musikariak kontzertua eskainiko du ekitaldiari amaiera emateko.
16 -30 urte bitarteko gazteei zuzendutako izan da hau eta erronka jakin bat izan du oinarri: hitz jakin baten inguruan gehienez 1000 hitz erabilita istorio bat asmatzea. Aurten aukeratu den hitza “oihartzun” izan da.
Ekitaldirako gobidapenak azaroaren 19an, 12:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira hemen.