Hitz adina mintzon, gaskoiera

2016-03-14 / oihaneder

hitzadinamintzo-martxoa_webHitz adina mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak oraingoan Gaskoiera hurbilduko digu. Martxoaren 16an euskal eta gaskoi hiztuna den Franck Dolosor kazetariak hizkuntza aurkeztuko du. Martxoaren 18an Gaskoniako doinu, erritmo eta musika-tresnetan murgildutako ibilbidea egingo dute Jean Baudoin eta Andoni Ezeiza musikariek. Bi ekitaldiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

Gaskoiera hizkuntza-talde okzitaniarren barnean dagoen aldaera da. Bereziki Frantziako Pirineo aldeko eskualdean hitz egiten da, Euskal Herriko zenbait txokotan barne, eta Araneko bailaran hitz egiten den aldaerarekin harreman zuzena du.

Franck DolosorEuskalduna izateaz gain gaskoiera hiztuna ere baden Franck Dolosor, Haltza, (Senpere, 1977) EITB-ko albistegietako aurkezleak emango du hizkuntzaren berri asteazkenean. Hainbat urtetan komunikabide ezberdinetan aritu izan da Dolosor, EITBn finkatu arte. Horrez gain, Senpereko berriak ere jorratzen ditu, Ttipi-Ttapa aldizkarian. Hizkuntzak gustuko ditu eta sortzaile eta ikertzaile bezala ere jardun izan da. Horren froga dira idatzitako hainbat lan,  Matxin Irabola Senpereko bertsolariaren biografia, Senperetik Senpererat, begirada bat hogeigarren mendeari liburua edo  “Gernika batailoia” dokumentalaren gidoia, esaterako.

jbaudoinOstiralean, martxoak 18, Jean Baudoinek eta Andoni Ezeizak Gaskoniako doinu, erritmo eta musika-tresnetan oinarritutako ibilbidea egingo dute,  Euskal Herrikoekin dituzten antzekotasunak eta ezberdintasunak azpimarratuz. Jean Baudoin gaskoi-musika herrikoian irakasle emeritua da, Pau–Pyrénées kontserbatorioko herriko musika sailaren sortzailea, baita Landetako kontserbatorioko herriko musikako klasearena ere. Estatuko Diploma eta Egokitzapen Ziurtagiria du herriko musikan. Zarrabetea, hiru zuloko xirula gaskoiak, ttun-ttun-a, boha, bohassa, caremera eta herriko perkusioak jotzen ditu. Gainera luthier eta ttun-ttun egilea da 1977. urteaz geroztik.  Horrez gain, Xarnege musika taldeko kide eta sortzailea da eta musika-talde gaskoi anitzen sortzailea ere, hala nola, Canicula, Verd e blu, Mesclam… Horrekin batera, musika, hizkuntza eta kultura gaskoiaren inguruan disko-lan askoren grabazio eta ekoizpenean parte hartu du. Andoni Ezeiza Jean Baudoinen ikaslea da. Zarrabetea, txistua, xirula, ttun-ttun-a eta alboka jotzen ditu. Oso gaztea izan arren, bi disko grabatu ditu Tadusak eta Ganbara taldeekin eta nazioarteko kontzertuetan parte hartu du. Euskal Herriko musika eta errepertorio gaskoia ederki ezagutzen ditu. Kontzertu honetan Andonik Jean Baudoinekin lan egingo du bi kulturen antzekotasunak eta ezberdintasunak erakutsiz.eskuorria_apirila

Apirilean ikasturte honetako Hitz adina mintzoko azken saioa egingo da eta  kurduera izango da hizkuntza protagonista, kurmanji aldaera zehazki, Ipar Kurdistanen (Turkiaren menpe dagoen eskualdea) hitz egiten dena. Birgül Yılmaz hizkuntzalariak aurkeztuko du hizkuntza, Londreseko SOAS Unibertsitatean doktoretza-tesia amaitu berri duen ekintzailea. Saioa euskaraz izango da eta horretarako Teresa Praderak egingo ditu interprete lanak. Maiatzaren 14an Udaberri jaiaren bigarren edizioa ospatuko da, aurtengo ikasturteko zikloari amaiera borobila emateko.

Zikloan orain arte landutako edukiak honako blogean daude jasota.