Zer esana baduzu, eta gainera, denon aurrean hitz egin, antzeztu, kantatu, bertsotan adierazi, irudiekin azaldu, bakarrizketan aritu nahi duzu. Ideiari forma ematen eta taularatzen lagunduko dizugu beka honen bidez.
Zertan da beka?
- Ahozko ekitaldi kultural bat sortzeko eta burutzeko
- Intereseko arloko tutoretza profesionala izateko aukera
- Beka jaso eta 6 hilabetera ekitaldia estreinatzeko aukera
Nolako ekitaldia?
- Antzerkia, bakarrizketa, musika, bertsolaritza, poesia-emanaldia, ikus-entzunezkoa, performancea, diziplinen arteko nahasketa…
- Bakarkakoa edo taldekoa
- Ahozkotasunarekin estu-estu lotua
- Euskaraz
Nola?
- Proiektua azaldu, 2-4 orrialdetan
- Ahal bada, erakutsi proiektuaren lagin bat edozein euskarritan
- Bakarkakoa edo taldekoa izan daiteke
- Jatorrizkoa edo egokitzapena, euskaraz
- Formatu txikikoak hobetsiko dira
Nork eska dezake?
- 16 eta 35 urte bitartekoek (bi kategoria: 16-24 urte eta 25-35 urte)
Noiz aurkeztu?
- 2016ko uztailaren 1era arte