Gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa abian bigarren urtez

2021-10-13 / oihaneder

Gauekoak aisialdi programak Oihaneder Euskararen Etxearekin batera euskarazko kontakizun laburren lehiaketa antolatu dute beste behin: Hizki Laburrak.

16 -30 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa honetan, erronka hitz jakin baten inguruan gehienez 1000 hitz erabilita istorio bat asmatzean dago erronka. Aurten aukeratu den hitza “oihartzun” da.

Hilabeteko epea izango dute gazteek beren kontakizun-proposamena aurkezteko, urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean, hain zuzen.

Hiru lan aukeratuko dira eta azaroaren 19tik aurrera udal webgunean argitaratuko dira kontakizunak. Azaroaren 24an egingo da sari banaketa Oihaneder Euskararen Etxean.

OINARRIAK

2020ko irabazleak