“Gazteak-euskara binomio dinamikoa: erabilera sustatzeko gakoak” foro parte-hartzailea

2017-03-15 / Eusko Ikaskuntza

gazteakeuskaraEuskarak Araban bizi duen egoerak kezkatzen zaitu? Zer egin dezaket nik euskararen erabilera handitzeko?

Eusko Ikaskuntzak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin, euskararen erabileraren inguruan gazteek dituzten kezkak eragile, aditu, gazte eta izaera desberdineko erakundeekin konpartitzeko aukera eskaini nahi du.

Horretarako foro parte-hartzailea gauzatuko du marxoaren 31n goizez Oihaneder Euskararen Etxean.

Araban euskararen ezaguerak gorakada handia izan du azken 3 hamarkadetan, aldiz euskararen erabilera motz gelditu da. Ezaguera eta erabilera oso desberdinak dira adin taldeka eta zonaldeka.

Euskara jakinda ere, gazteek zein egoeretan erabiltzen dute eta zeinetan ez? Zerk eramaten gaitu euskara erabiltzera? Binakako interakzioetan zein da dinamika? Eta taldekako interakzioetan? Zergatik? Zein da motibazioa? eta zein da ezagutza maila? eta zein zein testuinguruan hitz egiten dugu euskeraz eta zeinetan ez?… Galdera horien aurrean argi dago ezer egiterik badagoela eta aurrean dauden aukerak aztertu behar direla euskararen gorakada eman dadin.

Gogoeta Arabatik abiatuko bada ere, Euskal Herria osoa kontuan izango da.

Foroan parte hartzeko: komunikazioa@eusko-ikaskuntza.eus edo 943 310 855

Egitaraua:

9:00–09:15 Irekiera ekitaldia

9:15-9:45 “Euskararen erabilpenari buruzko datuen aurkezpena: diagnostiko laburra” –  A. Etxenike (Aztiker)

9:45 – 10:15 “Bizidunen eta Gizakien talde portaera: Sistema Dinamikoa” –  E. Zuazua (DeustoTech-Bilbao & Universidad Autónoma de Madrid)

10:15-10:35 Atsedenaldia

10:45 – 13:00 Tailerra eta sintesia

Euskara jakinda ere, gazteek zein egoeratan erabiltzen dute eta zeinetan ez? Zerk eramaten gaitu euskara erabiltzera? Zergatik? Zergatik eta noiz erabiltzen da edo ez da euskara? Nola eragin genezake? Lehentasunak eta zailtasunak?

Ideiak jaso. Sistema-ren Mapa Dinamikoa marraztu.

13:00–13:45  Aurrera begira

Jorratu daitezken bi ardatz aukeratu. Ondorengo pausoak zehaztu.

13:45–14:00 Itxiera: ondorio nagusien aurkezpena

Info +: hemen