Gazte Sortzaileak Bekaren 2018ko deialdia, 5. edizioa, matxan da. Izena emateko epea uztailaren 2an itxiko da.
17 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta gazteen artean euskarazko kultur sorkuntza sustatzea bilatzen du. Horretarako 4.000 €-rainoko diru-laguntza lortzeko aukera eskaintzen du. Gainera gazte irabazleek profesionalen laguntza izango dute euren ekimenak garatzeko.
Gazte Sortzaileak Beka Gasteizko Udalaren Euskara eta Gazteria zerbitzuen, Arabako Foru Aldundiaren eta Oihaneder Euskararen Etxearen arteko lankidetzaren emaitza da.
Izena emateko:
2018ko deialdia zabalik dago jadanik; izena emateko epea uztaileraren 2ra arte egongo da irekita.
Parte hartzeko gazteek gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora bidal dezakete ideia. Udalaren Erregistro Nagusian (Teodoro Dublang Margolariaren kalean) ere aurkeztu dezakete.
Saritutako egitasmoen egileen 6-7 hilabete izango dituzte euren egitasmoa borobiltzeko eta ostean jendaurrean aurkezteko.
- Deialdiaren oinarriak: hemen
- Info +: www.v-g/gaztesortzaileak