
Gazteek gazteentzat sortutako ekitaldi kulturalak euskaraz!
Zer esana baduzu, eta gainera, denon aurrean hitz egin, antzeztu, kantatu, bertsotan adierazi, irudiekin azaldu, bakarrizketan aritu nahi duzu. Ideiari forma ematen eta taularatzen lagunduko dizugu beka honen bidez.
Zertan da beka?
- Ahozko ekitaldi kultural bat sortzea eta burutzea
- Intereseko arloko tutoretza profesionala izateko aukera
- Beka jaso eta 6 hilabetera ekitaldia estreinatzeko aukera
- 21.000 €
Nolako ekitaldia?
- Antzerkia, bakarrizketa, musika, bertsolaritza, poesia-emanaldia, ikus-entzunezkoa, performancea, diziplinen arteko nahasketa…
- Bakarkakoa edo taldekoa
- Ahozkotasunarekin estu-estu lotua
- Euskaraz
Nola?
- Proiektua azaldu, 2-4 orrialdetan
- Ahal bada, erakutsi proiektuaren lagin bat edozein euskarritan
- Jatorrizkoa edo egokitzapena, euskaraz
- Formatu txikikoak hobetsiko dira
Nork eska dezake?
- 17 eta 35 urte bitartekoek
- 1. kategoria: 17-24 urte
- 2. kategoria: 25-35 urte
- 3. kategoria: 16-30 urte (sorkuntza arlo ezberdinetako proiektuak)
Noiz eta non aurkeztu?
- 2017ko uztailaren 1era arte
- Herritarrei laguntzeko bulegoetan
Info +: hemen