Gasteiztarrak Arraun The World, bideaz gozatu eta kontatu!

2016-06-22 / oihaneder

Iñaki_OdeiAbian da bigarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World argazki-hizki lehiaketa, aurten Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatuta. Udan munduko edozein txokotan egindako bidaia, txangoa edo egun-pasa argazki eta hitzen bitartez kontatzea da proposamena. Saria; asteburu-pasa kulturala Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan.

Aurten Gauekoak eta Oihanederren artean antolatu da lehiaketa. Iñaki Lazkano Oihanederreko teknikariaren hitzetan “gazteak dira Gauekoak-en xede eta Oihaneder Euskararen Etxetik jende gaztea euskarara erakarri nahi dugu. Helburu komuna dugu beraz, eta aurrerantzean elkarlanean aritzeko borondatea eta gogoa”.

ArraunTheWorld2016_flyerALehiaketa ekainaren 22tik irailaren 22ra bitartean egongo da abian, biak barne. Parte hartzeko hogei argazkidun argazki-sorta aurkeztu behar da eta argazki-sortari eta argazki bakoitzari euskarazko izenburua jarri. Horrekin batera, egindako bidaia, txango edo egun-pasaren azalpen laburra bidali behar da oihaneder@oihaneder.eus helbidera.

Lau argazki-sorta sarituko dira, 300 € sorta bakoitzeko. Saritutako lanen egileek abenduan Durangoko Euskal Liburu eta Disko azokan asteburu pasa irabaziko dute: 2 pertsonentzako bi gautako egonaldia Durango ondoko Garaiko landetxean (150 €) eta azokan gastatzeko 150 €ko bonoa.

Gauekoak-eko Odei Catalanek azaldu bezala sariak bi kategoriatan banatuko dira “18-30 urte bitartekoentzat bi sari Gauekoak-en eskutik eta 30 urtetik gorakoentzat beste bi Oihanederren aldetik”.

Udazkenean saritutako lau argazki-sortekin erakusketa egingo da Oihaneder Euskararen Etxean. Horrekin batera, irabazleek aurkezpen publikoa prestatu beharko dute argazkien bitartez egindako bidaia kontatzeko. “Oro har egindako bidaiak partekatzea gustatzen zaigu, eta guk euskaraz kontatzera animatu nahi zaituztegu” erantsi du Lazkanok. Aurkezpen publikoak Gasteizko lau auzo desberdinetan antolatuko dira hiriko hainbat euskal eragilerekin elkarlanean.

ArraunTheWorld2016_flyerB* Lehiaketaren oinarriak: hemen