Gasteizko Korrikan lekukoa eraman nahi al duzu?

2015-03-12 / Arabako Alea

Alea aldizkariak, Hirinet atariak, Geu elkarteakHala Bedi irratiak eta Gaztezulo aldizkariak elkarrekin egingo dugu Korrika Gasteizen, martxoaren 28an (larunbata), 15.00ak aldera Kutxi kalean.

Gustatuko litzaizuke kilometro horretan zehar zure kuadrilla, familia edo lankideekin lekukoa eramatea? Horietako edozeinen harpidedun edo bazkide bazara, aukera duzu. Bidali lekukoa eraman nahi duzuenon argazki bat martxoaren 19a baino lehen. 23an jakinaraziko ditugu irabazleak. Zorte on!

Whatsapp bidez: 625 231 603

E-mailez: erredakzioa@alea.eus

Twitter bidez: @arabakoalea edo @hirinet