Gasteizko euskararen AHOTSAK Oihanederren

2015-06-17 / oihaneder

Ahotsak egitasmoko lagunak Oihanederren dira aste honetan Gasteiko ahotsak jasotzen.Karmele Jaio

Ahotsak egitasmoak hamaika urte daramatza Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzen eta  Ahotsak.eus webgunearen bitartez zabaltzen. Lan handia egina dute euskalkiak jasotzen eta orain arteko esperientzia baliatuz, Gasteizen proiektu berria abiatu dute, Gasteizko Euskararen Ahotsak.

Crowdfoudingaren bitartez proiektua martxan jarzteko beharrezkoa zen finantziazioa lortuta, egunotan gasteiztarren lekukotzak jasotzen ari dira Oihaneder Euskararen Etxean. Iñaki Martinez de Luna, Rikardo Arregi, Kike Fernandez de Pinedo, Karmele Jaio… eta beste hainbat lagun elkarrizketatzen ari dira. Batzuk gasteiztarrak jaiotzez, beste zenbait bihotzez. Euskarak zer sentipen sortzen dien,  euskara nola bizi duten,  euskaraz nola bizi diren.. jasotzea da asmoa.

Grabazioekin amaiatzean euskarazko ahots horiek guztiak ikus-entzunezko batean bilduko dituzte, ikusteko irrikitan!