Gabonetan jai, familia giroan euskaraz

2015-12-21 / oihaneder

gabonetanjai_kartela_web Gabonetan familia giroan euskaraz gozatzeko aukerak areagotzeko “Gabonetan jai” zikloa abian jarri dugu.  Urtarrilaren 2, 3 eta 4an 11:00etatik 13:00 bitartean familian gozatzeko ikuskizunak egongo dira eta ostean ikuskizunarekin lotutako tailerrak.

Zehazki, urtarrilaren 2an Asier Kidamek “1805″ magia ikuskizuna eskainiko du eta “Jan eta gozatu, gozatu eta jan” sukaldaritza tailerra  egingo da. Hilaren 3an Zurrumurru antzerki taldearen eskutik “Barre laborategia” ikuskizuna eta “Esperiponpak” tailerra egongo dira.  astelehenean, urtarrilak 4, ATeJoka atzerki taldearen txanda izango da “Biolin magikoa”  ikuskizunarekin eta “Altxorraren bila goaz”  tailerra burutuko da.

Ikuskizunak 5-12 urte bitarteko umeei zuzendutakoak dira. Umeak gurasoak edo beste norbaitek lagunduta joan behar dira. Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte eta ateak 10:30ean irekiko dira.

GEU elkarteak hilean behin antolatzen duen “Igandeak jai” egitasmoaren antzeko proposamena da “Gabonetan jai”. Hain zuzen ere, GEUrekin  elkarlanean antolatu da. Alde zaharreko Goian elkartea ere kolaboratzailea izan da.

“1805” (Asier Kidam Magic):  1805ean, magiaren norabidea aldatzeko zorian zegoen. Sormen loraldi eder batek arte kategoria eman zion, eta hala hasi zen magiaren urrezko aroa. 200 urte geroago, Asier Kidamek, iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du magiaren historian zehar. (Urtarrilak 2, 11:00)

“Barre laborategia” (Zurrumurru antzerki taldea): Ikuskizun didaktikoa eta parte hartzera bideratua. Laborategi batean bere kasa dabilen pailazo edo, hobeto esanda, zientzialari eszentriko batek beste profesional batzuei (ikus-entzuleei) dei egingo die 3 enigma argitzeko, magia dirudi baina ez da. (Urtarrilak 3, 11:00)

“Biolin Magikoa” (ATeJoka antzerki taldea): Antzezlan honetan Basilio Durpin eta Igor Ivanovich Petronov lapur maitagarrien abenturak ikusiko ditugu, mundua eta historian zehar ibiliko dira altxor preziatuenaren atzetik: Burbon konderriaren Biolin Magikoa. Bidean musika, antzerkia, magia, dantza, mimoa eta barre mordoa topatuko ditugu, baina ez hori bakarrik, gure lapur bikoteak luxuzko gonbidatuak izango ditu: Mozart, Beethoven, Paganini, Sarasate, Eskoziar parranderoak, gondolero trebeak, Errumaniako ijitoak eta baten bat gehiago. (Urtarrilak 4, 11:00)