Familia giroan euskaraz gozatzea helburu duen “Gabonetan jai” ekimenak etxeko txikienak hurbildu ditu Oihaneder Euskararen Etxera.
Hiru egunetan zehar ur biltegian egindako ikuskizun eta tailerretan 350 lagun inguruk hartu du parte. Giro atsegin eta alaian ederki asko gozatu dute euskaraz gure txikiek familia eta lagunekin batera.
Urtea hasteko modu hobeagorik okurritzen?