Garbiñe Biurrun izan dugu ALEA aldizkariarekin eta Hirinet atariarekin elkarlanean antolatutako azken SolasALEAn saioko gonbidatua. Epaitegiek eta unibertsitateak utzitako tarteetako batean, Gasteizera gerturatu zen hizlari trebea, Grezia eta Euskal Herria, lana eta kantua, ofizioa eta familia, hamaika gai hizpide izan zituen solasaldira.
EAEko Auzitegi Nagusiko gizarte arloko lehendakaria, EHUko zuzenbide irakaslea, hainbat gizarte mugimendutan aritutakoa, hedabide ugaritan iritzi emailea. Jarduera zerrenda amaigabearen artean, Solasalean egitasmoan parte hartzeko tartea hartu zuen asteartean Garbiñe Biurrunek ( Tolosa, 1960). Epaile modura egindako ibilbidea eta gaurkotasuneko gaiak izan zituen solasgai Falerina lorategian.
4 datu:
- “Gero eta zailagoa daukagun arren, ez gaituzte isilduko”
- “Grezia ezin da erortzen utzi, hildakoek ez dituztelako zorrak ordainduko”
- “Batzuetan ez gara konturatzen zer nolako diskriminazioak gertatzen diren gure inguruan; emakumeen betaurrekoak jarri behar ditugu”
- “Araudi injustuaren aurrean uste dut irtenbide bakarra dela desobedientzia zibila”
- Abesti bat: Imanolen Nire euskaltasuna
- Askaria: Txorizoa eta ardoa
Elkarrizketa osoa: hemen